Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Argitalpen-data: 2013/06/03

'Giza eskubideak, oraindik?' erakusketaren inaugurazioa Gasteizko Justizia Jauregian

Justiziako zuzendari Manuel Valín, Justizia Administrazioko zuzendari Jon Uriarte eta Iñigo Lamarca Arartekoa «Giza Eskubideak, oraindik?» erakusketaren inaugurazioan izan dira, Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusiak eta Arabako Abokatuen Elkargoak antolatuta. Ekitaldia Gasteizko justizia-jauregiko atarian izan da.

«Giza eskubideak, oraindik?» erakusketa umore grafikoko 46 maisu handiren lanez osatuta dago, eta giza eskubideez modu azido eta ironikoan hitz egiten dute. Erakusketan parte hartzen duten umoristak, besteak beste, hauek dira: Gallego y Rey, Peridis, Forges, Antonio Mingote…

Justizia Administrazioko Zuzendaritzak Gasteizko justizia-jauregiaren erabilera laga du, atari nagusia eta eraikineko korridoreak erakusketa-areto bilakatzeko.