Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elosua-Plazentzia megalito-gunea


UDALERRIAK: Antzuola, Azkoitia, Bergara, Elgoibar, Soraluze.
MONUMENTUEN KOPURUA: 16.

Zumarragako Irimotik Maltza eta Soraluzeraino iristen den mendilerro bat da Elosua eta Agerreburutik igarotzen delarik. Eremu honetan zenbait elementu ez badaude zehaztuta ere, hogeiren bat megalito daude bertan, trikuharri eta tumuluak zenbatuz. Lur hauek Deba eta Urolako aranen arteko zeharbide izan dira historian zehar, monumentu megalitikoekin edo hauen ingurunearekin erlazionaturik orain gutxi burututako hileta errituak ere ezagutzen direlarik.

Estazio honetan daude:

Agerreburu, Aitzpuruko Zabala, Atxolin, Iruiya, Irukurutzeta eta Keixetako Egiya hegoaldeko trikuharriak.

Aizkoin, Atxolin Txiki, Keixetako, Keixeta Egiya iparralde, Kutzebakaar, Maurketa, Naasiko Goena, Pagobedeinkatu, Trekutz eta Gizaburuako tumuluak.

Keixetako Egiya (Hegoaldea)Trikuharria
Kalkolitoa

Keixetako Egiya (Hegoaldea)Trikuharria

17 m-ko diametroko eta 1,80 m-ko altuerako tumulua dauka. Erdialdean 6 m-ko krater handia dauka, eta ganbarako zenbait lauza ikusten dira bertan. Barandiaranek aurkitu zuen 1920an, eta 1921ean indusi zuen Aranzadirekin eta Egurenekin batera. Leundutako aizkoratxo bat eta punta pedunkulatu bat aurkitu ziren besteak beste.

 

 

Azken eguneratzea: 2005/03/01