Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

LGTBI pertsonak eta hurbilekoak

Zure sexu-orientazioari eta/edo zure sexu- edo genero-identitateari buruzko informazioa edo laguntza behar duzu? Beste edozein zalantza duzu horiei lotuta? Arrazoi horrengatik diskriminazio- edo jazarpen-kasuren bat jasan duzu, edo ezagutzen duzu?... Ez izan zalantzarik, Berdindun eskaintzen dizugu:

  • Arreta, informazioa eta orientazioa sexu-orientazioaren eta genero-identitatearen gaietan.
  • Laguntza emozionala eta soziala horietaz jabetzean.
  • Sozializazio-sareetarako sarbidearen orientazioa.
  • Zure eskubideen defentsan eta egikaritzan laguntzea eta orientatzea.
  • LGTBIfobiaren eta sexu- eta genero-orientazioagatiko diskriminazioaren biktimei arreta eta laguntza ematea.
  • Eusko Jaurlaritzak eskura dituen zerbitzu publikoetarako sarbideari buruzko informazioa, bereziki Gurutzetako Genero Unitateari buruzkoa.
  • Senideentzako eta hurbilekoentzako aholkularitza
  • Familientzako laguntza-taldeak

 Trans pertsonen eta haien familien kasuan, nahi izanez gero eta aldez aurretik hitzordua hartuta, sexu bereko persona trans batek artatuko ditu.

PERTSONA TRANSEXUALEN DOKUMENTAZIO ADMINISTRATIBOA IZAPIDETZEA