Joko-aretoko enpresa baimentzea
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Segurtasuna
Egitura atal kudeatzailea
Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza
Xedea
Jokoen Erregistro Nagusiko Aretoetako Enpresen Erregistroan joko-aretoko enpresa gisa inskribatzeko baimena..
Nori Zuzendua
Zuzenbidean onartutako sozietateak osatzen dituzten pertsona fisikoak edo juridikoak.
Araudia7/2012 Legea, apirilaren 23koa, barne-merkatuko zerbitzuei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 12ko 2006/123/EE Zuzentaraura egokitzeko zenbait lege aldatzeko dena. (apirilaren 30eko EHAA, 84. zk.).
380/1994 Dekretua, Joko Aretoen eta jolas Aretoen Araudia onartzen duena (1994ko urriaren 20ko EHAA, 200. zk.), Joko Aretoen eta Jolas Aretoen araudia aldatzen duen abenduaren 26ko 277/2000 Dekretuak ,aldatuta. (2000ko abenduaren 29ko EHAA, 248. zk.).
25/2012 Dekretua otsailaren 8koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Joko-makina eta -sistemen Erregelamendua aldatzekoa dena, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia bigarrenez aldatzekoa eta Bingo-jokoaren Araudia (martxoaren 1eko EHAA, 44. zk.) laugarrenez aldatzen duena.
Harremanak norekin
Arabako Lurralde Zerbitzua
Telefonoa: 945017020
Faxa: 945017021
Bizkaiko Lurralde Zerbitzua
Telefonoa: 946075520
Faxa: 946075521
Gipuzkoako Lurralde Zerbitzua
Telefonoa: 943467125
Faxa: 943474532
Agiriak
- Eskabidea.
- Eskatzailearen nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen fotokopia eta, pertsona juridikoa bada, administrari, aholkulari eta bazkideenak.
- Hau jasotzeko aurrekoek egindako adierazpena: ez daudela sartuta Jokoa arautzen duen 4/1991 Legearen 19,4 eta 5 artikuluan ezarritako ezgaitzeko kasuetan.
- Adierazitako pertsonek administrazioari baimena ematea zigor-aurrekariei buruzko ziurtagiria dagokion administrazioari eska diezaion.
- Jarduera hori aurrera eramateko eskatzaileak dituen giza baliabide, baliabide tekniko eta baliabide materialei buruzko azalpen-txostena.
- 30051,61 euroko fidantza edo abala jarri izana frogatzeko agiria.
- Pertsona juridikoa izanez gero:
- Administrari, aholkulari eta bazkideen NANaren fotokopia.
- Sozietatea eratzeko eskrituraren eta bere estatutuen kopia konpultsatua edo lekukotza.
- Organo eskudunak emandako ziurtagiria bazkide-zerrendari eta partaidetza-kuotei buruz, baita sozietatearen kapitalaren zenbatekoari buruz ere.
- Sozietatea Merkataritza Erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria, gehienez eskabidea egin aurreko 3 hileko datarekin.
Dagokion tasa
Indarreko Tasen Legearen arabera. 5/2011 Legea, abenduaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren tasa eta prezio publikoak arautzen dituen Legea aldatzeko dena (abenduaren 28ko EHAA, 245. zk.).
Eskabideak Aurkezteko EpeaInteresdunak eskatuta.
Eskabideak aurkezteko lekua
Aurrez aurrekoa
Arabako Lurralde Bulegoa
Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Bizkaiko Lurralde Bulegoa
Helbidea: Kale Nagusia 81, 1. solairua
48011 Bilbao
Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Helbidea: Vitoria-Gasteiz hiribidea, 3-4.
20018 Donostia-San Sebastián
Tramiteen deskripzioa
Dokumentazioa aztertu eta gero, eta zuzena bada, enpresaren inskripzioa joko-aretoko enpresa gisa baimendu egingo da Aretoetako Enpresen Erregistroan.
Egitura Atal Ebazlea
Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzako titularra.
Ebazteko epea
3 hilabetekoa da
Isilbidearen OndorioakBaiespenezkoak
Administrazio Bidearen Bukaera
Ez dagokio
Errekurtsoak / Erreklamazioa
Formularioak
Ikusi agiri atala
Bestelako AgiriakIkusi agiri atala
Oharrak
Baimena besterenezina izango da eta balioko du berak iraun bitartean indarreko araudian ezarritako baldintzak betetzen badira.
AbisuaInformazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
Azken aldaketa
03/02/2017