Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Ekoetxea Txingudi

Telefonoa: 943 619389

emaila: txingudi@euskadi.eus

Plaiaundiko Parke Ekologikoaren sarreran kokatutako zentro honetan Plaiaundiri nahiz badia eta Txingudiko Plan Bereziko natur guneei buruzko mota guztietako informazioa aurkituko duzu. 

Zentroaren barnean eta areto nagusia buru duela, ingurunearen morfologia ikusten eta kokatzen lagunduko digun badiaren maketa aurkituko dugu. Aretoko hormetan, Plaiaundiren historiari eta parkeko habitat nahiz faunaren historiari buruzko informazioa aurkituko dugu. Informazio hori ukipen-pantaila baten bidez gune elkarreragilea kontsultatuz osa dezakegu. 

Ikus-entzunezkoen aretoan Plaiaundiri buruzko bideo bat ikusi ahal izango dugu, eta urmaeletan kokatutako kameren bidez, berriz, une horretan parkean dauden hegaztiak.

Zentroak, gainera, Urmael Gezara ematen duen behatokia du. 

Ornitologoentzat azken errolden arabera gaurkotutako informazioa eta gertaera bereziei buruzko informazio puntuala dago. Irakurketa-gunean, parkeari buruzko doaneko liburuxka eta buletinaz gain, beste hainbat natur guneri eta naturari buruzko liburuak kontsulta ditzakegu.

Hegaztiak behatzeko bisitak egiteko, gidak eta prismatikoak maileguan har daitezke.


 

 

Txingudiko Badia Hendaia, Irun eta Hondarribiak partekatzen dute, Bidasoa ibaiaren bokalean. Eremu iristerraza da, komunikazio-bide garrantzitsuek (N-1 errepidea, A-8, RENFESNCF eta EUSKOTREN trenbideak) zeharkatzen dutelako, eta aireportua (Donostiako Aireportua, Hondarribian) ere baduelako. Donostiara 18 kilometroko distantzia dago.

Bisitariak artatzeko gunea Plaiaundiko Parke Ekologikoan (Irun) dago; bertara N-1etik bertatik, Irungo barianteari dagokion zatitik (478 kilometro-puntua) zuzenean hel daiteke. Irun erdialdea, oinez joanez gero 12 minutu ingurura dago, eta bertan trenbide-instalazioak (RENFE eta EUSKOTREN) eta autobusak daude.

A-8 autobidearen "Irun-Hondarribia" noranzko ordainlekuan irten eta jarraitu Irungo noranzkoa, lehengo N-I, gaurko GI-636 errepidea.

13 P.K.a (GALP gasolindegia) igaro eta 100 metrotara kartel marroi bat ikusiko duzu Plaiaundiren irteera erakusten duena. GI-636 errepidetik irten eta eskumako saihesbidea hartu errepide azpitik igaroz. Gero, ezkerreko errepidea hartu. Horrek, Plaiaundi Parke Ekologikoaren aparkalekura eramango zaitu.

Zentroa egunero dago zabalik, hurrengo jai egunetan izan ezik.

  • Urtarrilak 1 (Urteberri-eguna)
  • Urtarrilak  6 (Errege-eguna)
  • Ekainak 30 (Irungo jaia: San Marcial)
  • Abenduak 24 (Gabon-eguna)
  • Abenduak 25 (Eguberri-eguna)
  • Abenduak 31 (Urtezahar-eguna)

Ordutegia

Udaberria-uda

Egunero: 10:00 - 14:00 / 16:00 - 19:00

Udazkena-negua

Egunero: 10:00 - 14:00 / 15:30 - 17:30

 

Plaiaundi,1998an leheneratua, Txingudi zaintzeko lehen urratsa izan zen. Kokalekua antzinako padura bat da, XX. mendearen azken herenean biziki andeatu zena, bertan betelanak eta erabilera marjinalak gauzatu zirelako. Gunea leheneratzeko proiektuari esker, ia 24 ha berreskuratu da, eta estuarioaren erdialdean eta goialdean ohikoak diren habitatek osatutako mosaiko bat sortu da, honako hauek daude barnean: goi padura eta behe padura, ur gezako aintzirak, ibarbasoa eta baso mistoa, belardi hezeak eta heskaiak. Bertan behaketaekipoak ere badaude, eta jendeari arreta emateko gunea Txingudi Ekoetxea da.

Jaitzubiak erakusten du nola, dikeen bitartez lurra idortuz, padura nekazaritzaerabilerarako okupatu ohi zen. 2004an, leheneratze-proiektua egikaritu zen: ia 25 ha-ko nekazaritza-lur zatiak goi padura bihurtu ziren; horrekin batera, marearteko eremuak –non lezkadia, Gipuzkoako handiena, nagusi den– eta ur gezako aintzira txikiak ere sortu ziren. Jaitzubiako paisaiak oso ederrak eta anitzak dira, eta Txingudiko paduran Jaitzubia da errepideek eta hiri-antolaketak sortzen duten barrera-efektua izaten ez duen leku bakarra.

Txingudik nazioarteko aintzatespena lortu du; izan ere, Europako legegintzaren araberako Natura 2000 Sarean Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu (HBBE) eta Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatu dute, eta Ramsar Hitzarmenean, hezeguneak babesteko nazioarteko hitzarmen garrantzitsuenean, Nazioarteko Garrantziko Hezegune.

Gehiago jakiteko:

Txingudiko lagunak berrien aldizkari elektronikoa

Eman izena Txingudiri buruzko berriak zure emailean jasotzeko.

Taldea Facebooken

Bat egin taldearekin informazioa trukatzeko eta Txingudiko beste lagun batzuekin harremanetan egoteko.

Azken aldaketako data: