Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Txinbadia

TXINBADIA proiektua lankidetza-proiektua da, eta kostaldeko natura-gune honen ingurumen-hezkuntzaren, kudeaketaren eta erabilera publikoaren esparruan lan-sare bat sortzea du helburu. Sareak ingurumen-hezkuntza eta -informazioko 4 ekipamendu ditu ardatz: Txingudi Ekoetxea (Irunen), Txingudiko padurei lotuta - eta Larretxea, Nekatoenea eta Asporottsipi (Hendaian), erlaitzari lotuta.

Espainia - Frantzia - Andorra Lurralde Lankidetzako Programa Operatiboaren (POCTEFA) INTERREG proiektua da, eta horren %65 FEDER Funtsekin finantzatu da.

3. ardatza 6c. helburua: Natura- eta kultura-ondarea balorizatzea, garapen iraunkorrerako baterako ikuspegien bitartez

Proiektua

EFA054/15 TXINBADIA sarea gaitzea espazio natural babestuen kontserbazioa eta erabilera publikoa bateragarri egiteko

Luzapena

2016/1 – 2018/12

Aurrekontua

  • Proiektua: 3.744.660€
  • Eusko Jaurlaritza: 2.117.683,54

% 65 FEDER/EGEF

  • Proiektua: 2.434.029€
  • Eusko Jaurlaritza: 1.376.494,30€

Lankidetza

Helburuak

Euskal Erlaitzeko eta Txingudiko Paduretako espazio naturalak bitarteko, tresna eta lan-dinamika kooperatiboez gaitzea, natura-ondarearen baterako balorizaziorako, betiere tokiko turismo-garapen iraunkorraren eta errespetuzkoaren logikaren barruan.

  1. Sareko espazio naturalak, ekipamenduak eta tresneria teknikoak beharrezko tresnez zuzkitzea, balio naturalen eta paisajistikoen kontserbazioa eta erabilera publikoa bateragarri egiteko eta bisitarien harrera-ahalmena hobetzeko.
  2. Espazioak eta ekipamenduak kudeatzen dituzten taldeen artean lan kooperatiboko dinamika berriak sortzea eta ezartzea, eta espazio eta ekipamendu horien kudeaketan diharduten pertsonen ezagutza eta gaitasun teknikoak eta profesionalak hobetzea.
  3. Euskal Erlaitzeko eta Txingudiko Paduretako bisitariek eta bertako herritarrek lurraldearen balio naturalen eta paisajistikoen kontserbazioarekin duten sentsibilizazioa gehitzea, batez ere aisialdian.

Jardunak

  • Komunikazioko eta hedapeneko berariazko tresnak: webgunea, txartelak, liburuxkak, aurkezpen-bideoa, buletinak.

  • Prestakuntza-ekintzen programa.

  • Mugaz gaindiko baliabide-zentroa.

  • Erabilera publikoko azpiegitura berriak.

  • Espazio naturaletarako irisgarritasuna eta inguruko bideak hobetzeko azterketak eta proiektuak.

  • Sareko ekipamenduek eskaintzen dituzten zerbitzuen hobekuntza.

  • Kontserbazio-azterketak eta -proiektuak.

  • Padurak ingurumenaren arloan lehengoratzeko, lur-eremuak desjabetzea.

  • Mugaz gaindiko gaikako lantaldeak.

  • Bisita teknikoak beste espazio eta ekipamendu batzuetara.

  • Europako lankidetza-sarea.

  • Mugaz Gaindiko Baliabide Zentroaren laguntza espezifikoak.

  • Lurraldeari eta biodibertsitateari buruzko dibulgazio-materialak.

  • Informazioko, hezkuntzako eta sentsibilizazioko jarduera espezifikoak.

  • Ingurumen-informazioa lortzeko behatzaileen sarea sortzea.

Azken aldaketako data: 2017/03/16