Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Proiektuen Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioari (IIE) buruzko ohiko galderak

Izapide tekniko-administratiboa da, eta balio du proiektu baten eragin zuzenak eta ez-zuzenak modu egokian identifikatzeko, deskribatzeko eta ebaluatzeko honako alderdi hauetan: gizakia, fauna, flora, lurzorua, ura, airea, klima, paisaia, material-ondasuna, kultura-ondarea eta faktore horien arteko elkarreragina. Prozedura hau organo substantiboaren baimentzeko, onartzeko edo kontrolatzeko prozeduran sartuko da.

Administrazio-prozedura horretan hainbat izapide gauzatuko dira, herri-administrazioak proiektuak baimentzeko,onartzeko eta kontrolatzeko prozeduretan interesa duten pertsonen parte-hartzea sustatu eta ziurtatuko du, eta hainbat dokumentu idatziko dira.

diagrama.pdf (PDF, 101 KB)

 

EAEn garatu behar den proiektu batek IIE bete behar duen ala ez jakiteko aplikatzen zaion araudiko edukiak eta eranskinak begiratuko dira. Araudi horien konplexutasuna ikusita, honako hurrenkera honi jarraitzea gomendatzen da:

  1. Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra arautzen duen otsailaren 27ko 3/1998 Legeko IB eranskinean (PDF, 132 KB) jasota dagoen begiratzea. Jasota baldin badago, proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-eskaera ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legeko 1. atalaren arabera izapidetuko da.
  2. Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legeko I. eranskinean (PDF, 348 KB) (PDF) jasota dagoen begiratzea. Jasota baldin badago, proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-eskaera 21/2013 Legeko 1. atalaren arabera izapidetuko da .
  3. EAEko natur baliabideen antolamendurako eta espazio babestuen kudeaketa planen araudian jasota dagoen begiratzea. Jasota baldin badago, proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-eskaera ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legeko 1. atalaren arabera izapidetuko da.
  4. Ingurumen-inpaktuaren araudian jasotako proiektu baten edozein aldaketa den begiratzea, baldin eta ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioa betetzeko atalaseak gainditzen baditu. Jasota baldin badago, proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-eskaera ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legeko 1. atalaren arabera izapidetuko da.
  5. Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legeko II. eranskinean (PDF, 361 KB) jasota dagoen begiratzea. Jasota baldin badago, eskaera 21/2013 Legeko 2. atalaren arabera izapidetuko da.
  6. Natura 2000 Sarean sartuta dauden guneetan zuzenean edo zeharka eragin dezaketen begiratzea. Eraginik baldin badu, eskaera 21/2013 Legeko 2. atalaren arabera izapidetuko da.
  7. Baimenduta, gauzatuta edo gauzatze-prozesuan dagoen proiektu baten edozein aldaketa den begiratzea, betiere honako hauetakoren bat gertatzen bada:(Jasota baldin badago, eskaera 21/2013 Legeko 2. atalaren arabera izapidetuko da)
    • Atmosferara isuritako emisioen gorakada adierazgarria.
    • Ubide publikoetan edo itsasertzean botatako isurketen gorakada adierazgarria.
    • Sortutako hondakinen gorakada adierazgarria.
    • Natura-baliabideen erabileraren gorakada adierazgarria.
    • Natura 2000 Sareko gune babestuetan ondorioren bat eragitea.
    • Kultura-ondarean ondorio adierazgarriren bat eragitea.
  8. Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskinean jasota dagoen begiratzea, betiere proiektuak, metodo edo produktu berriak garatzeko edo probatzeko bakarrik edo nagusiki horretarako balio badute, eta proiektuaren iraupena bi urtetik gorakoa ez bada. Jasota baldin badago, eskaera 21/2013 Legeko 2. atalaren arabera izapidetuko da.
  9. Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra arautzen duen otsailaren 27ko 3/1998 Legeko IC eranskinean jasota dagoen begiratzea. Jasota baldin badago, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-eskaera 3/1998 Legeko 49. artikuluaren arabera izapidetuko da.

Sustazailea

Edozein pertsona fisiko zein juridiko, publiko zein pribatu, IIEren aplikazio-eremuan jasotako proiektuak burutzeko asmoa duena. Sustatzaileak dagokion IIEren prozedurari hasiera emango dio, dagokion dokumentua organo substantiboari aurkeztuta.

Organo substantiboa 

Herri Administrazioko organoa, IIEri jarraitu behar dioten proiektuak baimentzeko, onartzeko, edo, hala badagokio, erantzukizunpeko adierazpenaren edo komunikazioaren bidez jarduera kontrolatzeko eskumena duena.

Proiektu bati hainbat alderdik eragiten badiote, eta alderdiok baimena, onarpena edo, hala badagokio, jardueren kontrola badute, eta baimen, onarpen edo kontrol horiek herri-administrazioaren organo desberdinek eman behar badituzte, organo substantibotzat hartuko da lanen edo jardueraren gaineko eskumenak dituen organoa, baldin eta lan edo jarduera horiek proiektuari ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozedura betearazten badiote. Organo substantiboak lehentasuna izango du jarduera instrumental edo osagarrien gaineko eskumenak dituzten organoen aurrean. Ejemplos

Organo substantiboak IIEren prozedurari hasiera emateko eskaera jasotzen du, sustatzaileak bidalia, eta ingurumen-organoari bidaltzen dio prozedurari dagozkion izapideak burutzeko.

Ohiko ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozeduraren kasuan, organo substantiboak honako hau egin beharko du: proiektuari eta Ingurumen Inpaktuaren Azterlanari buruzko informazioa jendaurrean jarri eta kontsulta egin eraginpean hartutako herri-administrazioei eta pertsona interesdunei.

Halaber, organo honi dagokio Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA) betetzen den ala ez zaintzea eta jarraipena egitea, eta ingurumen-organoari jakinaraztea obren hasiera eta bukaera, bai eta jarduera-fasearen hasiera ere.

Ingurumen-organoa

Estatuko zein Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioko organoa, proiektuen ingurumen-inpaktua ebaluatzeko eskumena duena.

EAEko esparruan, IIEn eskumena duen organoa Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoa da, honako bi salbuespen hauetan izan ezik:

  • Proiektua baimentzeko eskumen substantiboa lurralde historikoetako foru aldundiei dagokien kasuetan, IIE egiteko eskumena organo horiei dagokie, salbu eta gauzatu nahi den proiektuak lurralde historiko batean baino gehiagotan lurraldeetan eragina badu.
  • Proiektua baimentzeko eskumen substantiboa Estatuko Administrazio Nagusiari dagokion kasuetan, IIE egiteko eskumena administrazio horretako ingurumen-organoari dagokio.

Ingurumen-organoak honako eginkizun hauek ditu: Ingurumen Inpaktuaren Azterlanaren edukia zehaztu, Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena egin, Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena argitaratu, ingurumen-inpaktuaren txostenaren ebazpena egin eta ebazpena argitaratu. Horrez gain, organo substantibotik informazioa jaso dezake IIAk ebatzitakoaren gaineko jarraipenaz eta zaintzaz, bai eta hori egiaztatzeko beharrezko baieztapenak egin ere.

Eraginpean hartutako herri-administrazioak

Jarraian aipatzen diren materietan berariazko eskumena duten herri-administrazioak eta hauei dagozkien eskumenean ingurumen-arloa kaltetua izan daitekeenean: giza-osasuna, ura, aire-kalitatea, kultura-ondarea, eta biodibertsitatearen, geodibertsitatearen, lurraren, paisaiaren, eta faunaren eta floraren zaintza.

Sustatzaileak ingurumen azterlanaren edukia zehaztea eskatzen duenean hasieran, ingurumen-organoak kontsulta egiten die, eta betiere kontsulta egingo zaie ingurumen-inpaktuaren txostena egiteko. Ondoren, organo substantiboak, kontsulten izapidean, kontsulta egiten die eraginpean hartutako herri-administrazioei.

Pertsona interesdunak

  1. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 31. artikuluan aurreikusten diren baldintzetatik edozein betetzen dutenak.
  2. Honako ezaugarri hauek betetzen dituen irabazi-asmorik gabeko edozein pertsona juridiko:
  1. Bere estatutuetan, oro har, ingurumena edo, bereziki, ingurumen-elementuren bat babesteko xedea izatea, eta xede horiek ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozeduraren eraginpean egotea.
  2. 2 urtean legez eratua egotea eta estatutuetan ezarritako xedeak lortzeko beharrezko ekintzak modu aktiboan burutzea.
  3. Estatutuetan jasotakoaren arabera, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa bete behar duen proiektuaren eraginpeko lurralde-eremuan jardutea.

Ingurumen-organoak egindako jardueren berri emango die espedientean pertsona interesdun gisa azaltzen direnei.

Publikoa

Edozein pertsona fisiko zein juridiko, bai eta beren elkarte, erakunde eta talde ere, aplikagarri zaien araudiaren arabera eratuta badaude.

Jendaurreko informazioren izapidean parte hartu dezakete.

Lurrezko betelanen eraginez, egoera naturalean dagoen ibaian, 250 m baino gehiagoan, ibilgua aldatzen denean

Nahiz eta baimena behar duten hainbat alderdi egon, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozedura betearazten dion jarduera da ibaiaren ibilgua aldatzea 250 m baino gehiagoan. Hori dela eta, kasu horretan organo substantiboa ibaiaren ibilgua aldatzea baimentzeko eskumena duen organoa da.

Harrobia

Jarduera horrek gutxienez behar ditu meatze-administrazioaren baimena eta  sailkatutako jardueren udal-lizentzia. Ingurumen-inpaktuaren prozedura betearazten dion jarduera meatze-jarduera bera da, eta hori baimentzeko berariazko prozedura dago. Kasu honetan, organo substantibo gisa jardungo du meatze-gaietan eskumena duen organoak.

Ontziola

Jarduera horrek sailkatutako jardueren udal-lizentzia eta hainbat sektore-baimen behar ditu (industria instalazioak abian jartzekoa, atmosfera kutsatu dezaketen jardueren baimena, itsasoaren eta lurraren arteko jabari publikoa erabiltzekoa, isurketa-baimena, …). Kasu honetan, ingurumen-inpaktuaren prozedura betearazten dion jarduera ontziolaren jarduera bera da, eta organo substantibo gisa jardungo du sailkatutako jarduera-lizentzia ematea dagokion udalak, horixe baita proiektua bere osotasunean jasotzen duen prozedura bakarra.

     

    • Ohiko ingurumen-inpakturen ebaluazioa bete beharko du, baldin eta baimendutako, egikaritutako edo egikaritzeko prozesuan dagoen proiektuak, besterik gabe, ohiko ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa betetzeko ezarrita dauden mugak gainditzen baditu. Kontuan hartu beharko da jatorri bereko eta eremu fisiko berean gauzatutako proiektuak zatitzeak ez duela eragotziko ezarrita dauden mugen aplikazioa. Kasu horietan batu egingo da proiektu bakoitzaren garrantzia edo neurria.

     

    • Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua bete beharko du, baldin eta proiektua ingurumen ebaluazioaren araudian jasota badago, eta baimendutako, egikaritutako edo egikaritzeko prozesuan dagoen proiektuaren aldaketak edo zabaltze-lanak honako baldintzak hauek betetzen baditu:
      • Atmosferara egindako emisioek gora egiten badute nabarmen.
      • Ubide publikoetara eta itsasbazterrera egindako isuriek gora egiten badute nabarmen.
      • Hondakinek gora egiten badute nabarmen.
      • Baliabide naturalen erabilerak gora egiten badu nabarmen.
      • Natura 2000 Sareko gune babestuetan ondorioren bat eragitea.
      • Kultura-ondarean ondorio adierazgarriren bat eragitea.

    EZ, proiektua gauzatzeko ingurumen-organoaren aldeko edo kontrako erabakia da, ohiko ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin eta gero ematen dena. Erabaki hori loteslea eta derrigorrezkoa da, ohiko IIE bete behar duten proiektuak baimentzeko edo gauzatzeko.

    EZ, ohiko IIE bete behar duten proiektuak ezingo dira baimendu, ez eta gauzatu ere, aldez aurretik dagokien IIA egiten ez bada. Ohiko IIEren prozedurari jarraitu gabe emandako baimen, lizentzia eta gainerako ebazpenak erabat deusezak izango dira.

    EZ, IIAn adieraziko da proiektua gauzatzeko epea, eta epe hori EHAAn IIA argitaratzen den egunetik hasiko da kontatzen. Epe hori proiektuari hasiera eman gabe bukatzen bada sustatzaileari egotzi dakizkiokeen arrazoiengatik, ingurumen-inpaktuaren adierazpen hau baliogabetu egingo da. Hala ere, ingurumen-organoak proiektuari hasiera emateko epea luzatu dezake, horretarako arrazoitutako zioak baditu.

    Interesdunei jakinaraziko zaizkie EAEko ingurumen-organoak emandako IIAk, eta organo substantiboari eta proiektuaren sustatzaileari bidali, bai eta IIEri jarraitu behar dion proiektua egingo den lekuko udalari(ei) ere.

    Bestalde, EAEko ingurumen-organoak emandako IIAk Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratuko dira.

    EZ, IIAri errekurtsoa jartzearen inguruan, jurisprudentziak behin eta berriz azaldu duen bezala (horietako bat honako hau: 2009ko maiatzaren 29ko Auzitegi Goreneko Epaia, 1998ko azaroaren 17ko Epai ezagunak ezarritako doktrinari jarraitzen diona), ohiko IIEren prozedura izapide-egintza bat da, eta prozedura substantiboaren barne dago. Izapide-egintza hori IIAren bidez ebazten da, hori dela eta, ezinezkoa da era autonomoan adierazpenaren kontra errekurtsoa jartzea, eta aukera bakarra organo substantiboak beren prozeduran emandako bukaerako ebazpena errekurritzea da.

    EZ, IIE sinplifikatua bete behar duten proiektuak ezingo dira baimendu, ez eta gauzatu ere, aldez aurretik dagokien ingurumen-inpaktuaren txostena egiten ez bada. IIE sinplifikatuaren prozedurari jarraitu gabe emandako baimen, lizentzia eta gainerako ebazpenak erabat deusezak izango dira.

    EZ. IIE sinplifikatuaren prozedura izapide-egintza bat da, eta prozedura substantiboaren barne dago eta, ezinezkoa da era autonomoan ebazpenaren kontra errekurtsoa jartzea, eta aukera bakarra organo substantiboak beren prozeduran emandako bukaerako ebazpena errekurritzea da.

    Interesdunei jakinaraziko zaizkie EAEko Ingurumen-organoaren ingurumen-inpaktuaren txostenen ebazpenak, eta organo substantiboari eta proiektuaren sustatzaileari bidali, bai eta proiektua egingo den lekuko udalari(ei) ere.

    Bestalde, EAEko ingurumen-organoak Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratuko ditu ingurumen-inpaktuaren txostenen ebazpenak.

    Bai ohiko ingurumen-inpaktuaren ebaluazio eskaera bai eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren eskaera jaso eta hogei laneguneko epean. Ez-onartzea erabakitzeko ebazpena eman aurretik, ingurumen-organoak sustatzaileak adierazitakoa entzungo du, eta horren berri emango dio organo substantiboari, hamar laneguneko epean. Horrenbestez, ez onartzea adierazteko aurreikusitako epea etenda geratuko da. Ez-onartzeko ebazpenak justifikatuko ditu erabakiaren arrazoiak, eta haren aurka legez dagozkion errekurtsoak jartzeko aukera dago, administrazio-bidean zein auzibidean, hala badagokio.

    Gune hauetan, dituzten ezaugarri bereziak direla eta, hain zuzen ere, gunearen ingurumen–balioagatik, -edukiagatik eta hauskortasunagatik, beste guneetan baino errazago hondatzen da ingurumena. Ingurumen aldetik sentikorrak diren guneak besteak beste honako hauek dira:

    1. Itsasoaren eta lehorraren arteko jabari publiko eta jabari horren babes-zortasuna.
    2. Jabari publiko hidraulikoa: etengabeko ur-korrontea duten ubide naturalak, lakuetako eta aintziretako hondoak, eta ibilgu publikoetako azaleko urtegien hondoak. Ibai-ertzetako polizia-zonari eta zortasun-zonari dagozkion eremuak, betiere, katalogatuta daudenean.
    3. Akuiferoak betetzeko lekuak, bai eta akuiferoak kutsatzeko arrisku handia duten eremuak ere, betiere, katalogatuta daudenean.
    4. Naturaren aldetik interes handikoak diren guneak, betiere, katalogatuta daudenean.
    5. Ondare historiko-artistikoaren zati direlako katalogatuta eta inbentariatuta dauden guneak, inguruko tokiak barne.

    Ingurumen aldetik sentikorrak diren guneen katalogoa onartu bitartean, ingurumen aldetik sentikorrak diren gunetzat hartuko dira Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Artezpideetan natura aldetik interes-gune gisa jasota daudenak, eta betiere, artezpide horietan aurreikusitako erabileren araubidearen mendeko.

    Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozeduran emandako ingurumen-inpaktuaren adierazpenak ordezkatuko du sailkatutako jarduera-lizentziako neurri zuzentzaileen txostena. Hori dela eta, ezingo da lizentzia hori eman ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko prozedura amaitu arte.

    Sustatzailea, bai eta proiektuari dagozkion jarduerak hirugarren batek gauzatzen baditu ere (kontratatzaileak edo langileak).

    Ingurumen ebaluazioari buruzko 21/2013ren Legeko publiko hitzaren definizioaren arabera, ingurumen-inpaktuaren prozeduran, jendaurreko informazioaren izapidean hartu dezake parte.

    Indarrean dagoen araudiaren arabera, IZP ingurumen-inpaktuaren azterlanaren zati da. Programa hori proiektuaren sustatzaileak idatzi behar du, eta helburua da ingurumen-inpaktuaren adierazpenean ezarritako neurri babesleak, zuzentzaileak eta konpentsatzaileak egokiak diren ala ez egiaztatzeko eginkizunak diseinatzea. Eginkizun horiek sustatzaileak burutu behar ditu, eta ez organo substantiboak, ez bada herri-lanen kasua, non pertsona bera diren sustatzailea eta organo substantiboa.

    Ingurumena zaintzeko programan ezarritako eginkizunek ahalbidetu behar dute ingurumen-neurriak nahikoak diren ala ez antzematea, eta, ondorioz, beharrezkoa den ala ez hartutako neurriak areagotzea, edo eta neurri berriak ezartzea proiektuak ingurumenaren gainean eragin ditzakeen kalteak eragozteko, gutxitzeko edo konpentsatzeko.

    Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak edo barneratzen diren sistemen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitera bagaramatza, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai eta neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan ere. Era berean, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta, edo ofizioz, ingurumen-organoak neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldaraz ditzake. Hori guztia, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta, edo ingurumen-inpaktuak saihesteko ezarri diren neurri babesle, zuzentzaile zein osabidezkoak gutxiegizkoak direla egiaztatzen denean.

    Azken aldaketako data: