Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

PLAN eta PROGRAMEN Ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozeduraren tramitazioa

Ingurumenean ondorio adierazgarriak eragin ditzaketen planak eta programak eta haien aldaketak herri-administrazio batek martxan jarri edo onartzen baditu, eta aurretik plan horiek egitea eta onartzea legezko xedapen batek, araudiaren xedapen batek, Ministroen Kontseiluak edo Euskadiko Gobernu Kontseiluak nahitaezko egiten badute, ingurumen-ebaluazio estrategikoaren ohiko prozedura edo prozedura sinplifikatua abiarazi beharko da dagokion legearen arabera.

INTERPRETAZIO-OHARRA, Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen ebaluazioaren aplikazio-eremuari buruzkoa (PDF, 299 KB)

Ingurumen-organoa:

Irismeneko txostena eta ingurumen-ebaluazioaren txostenen analisi teknikoa egiten dituen eta ingurumen adierazpen estrategikoak formulatzen dituen herri-administrazioaren organoa. Ingurumen-txostenak idazteko eskumena du eta, EAEren kasuan, Euskadiko Administrazio Orokorraren ingurumen-organoa izango da.

Hala ere, plana edo programa onartzeko eskumena lurralde historikoen foru-organoen esku geratzen den kasuetan, aurreko lerrokadan ezarritako eskumena haien esku geratuko da. Hala eta guztiz ere, planak edo programak lurralde historiko batean baino gehiagotan eragina badu, ingurumen-organoa autonomia-erkidegoarena izango da, baina foru-organoei prozeduran parte hartzeko aukera bermatuko zaie.

Era berean, eskumen substantiboa Estatuaren Administrazio Orokorrak duen kasuetan, ingurumen-organoa Administrazio horri dagokiona izango da.

Organo substantiboa eta organo sustatzailea:

Organo substantiboa: Administrazio publikoaren organoa, bai plan edo programa bat abian jartzeko edo onesteko

Organo sustatzailea: Eskuduna den administrazio publikoko organoa, dagokion sektore-legerian ezarritakoaren arabera plan edo programa bat formulatu eta/edo onartzeko prozedura hasteko eskumena duena, eta, horrenbestez, ingurumen-alderdiak eduki horretan integratu behar dituena, dekretu honetan ezarritako prozedurari jarraituz.

Kasu batzuetan, bai organo sustatzailea, bai organo substantiboa organo bera izan daiteke.

Sustatzailea:

Edozein pertsona fisiko edo juridiko, publiko edo pribatu, lege honen aplikazio-eremuan aurreikusitako plan edo programa bat egin nahi duena, dagokion unean abian jartzeko edo onesteko eskumena duen administrazioa edozein izanda ere.

Kasu batzuetan, sustatzailea izan daiteke organo substantiboa edota organo sustatzailea ere.

Eragindako herri-administrazioak:

Honako gai hauetan berariazko eskumenak dituzten Administrazio Publikoak dira: biztanleria, gizakien osasuna, biodibertsitatea, geodibertsitatea, fauna, flora, lurzorua, azpilurzorua, ura, airea, zarata, klima-faktoreak, paisaia, ondasun materialak, kultura-ondarea, lurralde-antolamendua eta hirigintza, nekazaritza, abeltziantza, basogintza, akuikultura, arrantza, energia, meatzaritza, industria, garraioa, hondakinen kudeaketa, telekomunikazioak, turismos, kostaldeak, errepideak eta beste azpiegitura batzuk, ingurumena.

Pertsona interesatuak:

Ingurumen-ebaluazioaren prozeduran honako hauek jotzen dira interesduntzat:

  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 4. artikuluan aurreikusten diren egoeraren batean dauden guztiak.
  • Irabazi-asmorik gabeko edozein pertsona juridiko baldin eta ingurumenaren alorrean informazioa eskuratzeko, herritarrek parte hartzeko eta justiziara heltzeko eskubideak arautzen dituen uztailaren 18ko 27/2006 Legeak xedatutakoari jarraituz honako baldintza hauek betetzen batituzte:
    • Estatutuetan adierazitako xedeen artean jasotzea ingurumena babestea, oro har, edo haren elementuren bat, berariaz, eta xede horietan ingurumen-ebaluazioaren ondorioz eragiteko arriskua egotea.
    • Gutxienez bi urtez legez eratuta egotea, eta bere estatutuetan jasotako xedeak lortzeko beharrezko ekintzak aktiboki gauzatzen ematea.
    • Estatutuen arabera, jarduera garatzea ingurumen-ebaluazioa egin beharreko plan, programa edo proiektuak eragindako lurralde-eremuan.

Publikoa:

Edozein pertsona fisiko edo juridiko, bai eta haien elkarte, erakunde edo taldeak ere, aplikatu behar zaien araudiaren arabera eratuta badaude, eta pertsona interesduntzat jotzeko baldintzak betetzen ez badituzte. 

Ingurumen-ebaluazio estrategikoa planak eta programak onartzeko eta martxan jartzeko egin beharreko administrazio-prozedura bat da. Haren bidez planek edo programek ingurumenean izan litzaketen efektuak aztertzen dira.

Ingurumen-adierazpen estrategikoa nahitaezko txosten erabakigarria izango da eta gertaeren azalpena ere barnean hartuko du, prozeduraren une nagusiak laburbildu eta honako informazio hauek ere kontuan hartuta: informazio publikoaren emaitzak; kontsulten emaitzak, halakorik balego; mugaz gaineko kontsulten emaitzak; eta azkenean onetsiko den edo abian jarriko den plan edo programan kontuan hartu beharreko azken erabaki, neurri edo baldintzak.

Bi prozedura daude ingurumen-ebaluazio estrategikoa egiteko: ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoa eta sinplifikatutako ingurumen-ebaluazio estrategikoa.

Bi prozeduretan ingurumen-organoak ingurumen-ebaluazioaren prozedura ez onartzeko aukera izango du. Ingurumen-organoak 20 eguneko epea izango du eskaera jaso eta onartuko ez duela ebazteko eta, ebazpen hori egin aurretik, sustatzaileari audientzia emango dio, eskakizuna onartuko ez dela iragartzeko dataren aurreko hamar egun baliodunetan.

JARDUKETAK

a) Ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoa hasteko eskaera.

  1. URRATSA: Sustatzaileak organoa sustatzaileari eskaera: plan edo programa abian jartzeko edo onesteko prozedura substantiboaren barruan, sustatzaileak ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoa hasteko eskaera aurkeztuko dio organo sustzaileari, arloko legediak eskatutako dokumentuekin batera. Agiri horiez gainera, plan edo programaren zirriborroa aurkeztuko du, bai eta hasierako agiri estrategikoa ere.
  2. URRATSA: Organo sustatzaileak ingurumen organoari eskaera: aurreko egiaztatzeak egin ondoren, organo substantiboak ingurumen-organoari helaraziko dio hasteko eskaera, bai eta harekin batera aurkeztu beharreko agiriak ere.

Organo sustatzailearen eskaera Eusko Jaurlaritzako ingurumen organoari bidaltzeko, behean agertzen den +Eusko Jaurlaritzako ingurumen organoaren aurrean eskaerak aurkeztea” atalera jo.

b) Ingurumen-azterketa estrategikoaren irismenaren dokumentua egitea.

Ingurumen-organoak, eraginpean hartutako herri-administrazioekin eta pertsona interesatuekin bildu eta gero, plan edo programaren ingurumen-azterketa estrategikoaren irismenaren dokumentua idatziko du. Dokumentu hori publikoaren esku jarriko da ingurumen-organoaren eta organo substantiboaren webguneetan.

c) Ingurumen-azterketa estrategikoa egitea eta organo sustatzailearen aurrean aurkeztea.

Irismen-agiria kontuan hartuta, sustatzaileak ingurumen-azterketa estrategikoa egingo du, plan edo programa aplikatzeak ingurumenean eragin ditzakeen ondorio adierazgarriak identifikatuta, deskribatuta eta ebaluatuta. Halaber, arrazoizko aukerak emango ditu, teknikaren eta ingurumenaren aldetik bideragarriak direnak, plan edo programaren helburuak eta aplikazio-eremu geografikoa kontuan hartuta.

 Sustatzaileak plan edo programaren hasierako bertsioa egingo du, ingurumen-azterketa estrategikoa kontuan hartuta, eta organo sustatzaileari aurkeztuko dizkio bi dokumentuak.

d) Informazio publikoaren tramitazioarekin batera, eraginpean hartutako herri-administrazioei eta pertsona interesatuei kontsultak egitea.

  1.  Proiektua jendaurrean jartzea. Organo substantiboak plan edo programaren hasierako bertsio hori, ingurumen-azterketa estrategikoarekin batera, publikoaren esku jarriko du 45 egun baliodunez, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean, eta, hala badagokio, egoitza elektronikoan iragarri ostean. Ahalik eta zabalpen handiena izatea bermatuko da, komunikabideak eta, bereziki, bitarteko elektronikoak erabiliz.
  2.  Kontsulten tramitazioa eragindako herri-administrazioekin eta pertsona interesatuekin, 45 egun baliodun edo gehiagoko epean. Organo substantiboak kontsulta egingo die eraginpean hartutako administrazioei eta pertsona interesatuei, lehenago ingurumen-inpaktuaren azterketaren irismena egiteko galderak egin bazaizkie edo horretarako akreditazioa jaso badute.

 e) Planaren edo programaren behin betiko bertsioa egitea.

 Sustatzaileak plan edo programaren azken proposamena egingo du, jendaurreko informazioaren eta kontsulten tramitazioan aurkeztutako helegiteak kontuan hartuz. Beharrezkoa bada, ingurumen-azterketa estrategikoa aldatuko du.

Era berean, sustatzaileak idatzitako laburpen bat egingo du, plan edo programaren azken proposamenean honako alderdi hauek nola txertatu diren azaltzen duena: ingurumen-alderdiak, ingurumen-azterketa estrategikoa eta azterketa hori irismen-agiriaren arabera egokitzea, egindako kontsulten emaitza, eta kontsulta horiek nola hartu diren aintzat.

Sustatzaileak dokumentu hauek aurkeztuko ditu organo sustatzailearen aurrean.

f) Ingurumen-adierazpen estrategikoa eskatzea.

Organo sustatzaileak plan edo programaren azken proposamena bidaliko dio ingurumen-organoari, eta horrekin batera aurkeztuko ditu, batetik, ingurumen-azterketa estrategikoa, eta, bestetik, jendaurreko informazioaren eta kontsulten emaitzak. Era berean, laburpena ere aurkeztu beharko du.

Organo sustatzailearen eskaera Eusko Jaurlaritzako ingurumen organoari bidaltzeko, behean agertzen den +Eusko Jaurlaritzako ingurumen organoaren aurrean eskaerak aurkeztea” atalera jo.

g) Txostenaren analisi teknikoa eta ingurumen-adierazpen estrategikoa.

Txostenaren analisi teknikoa bukatu eta gero, ingurumen-organoak ingurumen-adierazpen estrategikoa egin eta Estatuaren Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean argitaratuko du; prozedura erabat bukatutakoan ingurumen-organoaren webgunean argitaratzea ere posible izango da.

Azkenik, organo substantiboak ingurumen-adierazpen estrategikoaren edukia plan edo programan txertatuko du eta hori onartu eta martxan jarri dela adieraziko du, Estatuaren Aldizkari Ofizialaren edo dagokion aldizkari ofizialaren bidez.

EPEAK

Ingurumen-azterketa estrategikoaren irismenaren dokumentua egitea.

Ingurumen-organoak bi hilabeteko epea izango du, ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoa hasteko eskaera (eskaera osoa) jasotako egunetik zenbatzen hasita, ingurumen-azterketa estrategikoaren irismenaren dokumentua egiteko.

Epe hori bertan behera gera daiteke ingurumen-organoak ingurumen-inpaktuaren azterketaren irismena zein izango den erabakitzeko behar beste elementu ez badu.

Ingurumen-adierazpen estrategikoaren formulazioa.

Ingurumen-organoak, txosten osoa jasotzen denetik, bi hilabeteko epea izango du ingurumen-adierazpen estrategikoa formulatzeko. Epe hori bi hilabetez luzatu ahal izango da.

 

 

Jarduketak

a) Ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua hasteko eskaera.

  1. Sustatzaileak organo sustatzaileari edota organo substantiboari eskaera: plan edo programa abian jartzeko edo onesteko prozedura substantiboaren barruan, sustatzaileak ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua hasteko eskaera aurkeztuko dio organo sustatzaileari eta/edo substantiboari, arloko legediak eskatutako dokumentuekin batera. Agiri horiez gainera, plan edo programaren zirriborroa aurkeztuko du, bai eta ingurumen-agiri estrategikoa ere.
  2. Organo sustatzaileak edota organo substantiboak ingurumen organoari eskaera: sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioaren tramitazioa onartu eta gero, organo substantiboak edota organo sustatzaileak ingurumen-organoari bidaliko dizkio, arloko legediaren arabera derrigorrezkoa den dokumentazioarekin batera, sinplifikatutako ingurumen-ebaluazio estrategikoa hasteko eskaera, plan edo programaren zirriborroa eta ingurumen-dokumentu estrategikoa. Organo sustatzailearen eskaera ingurumen organoari bidaltzeko, “+ Eusko Jaurlaritzako ingurumen organoaren aurrean eskaerak aurkeztea” atalera jo.

b) Ingurumen-txosten estrategikoa egitea.

Ingurumen-organoak, eragindako herri-administrazioekin eta pertsona interesatuekin kontsultak egin eta gero, plan edo programaren ingurumen-txosten estrategikoa idatziko du, 45 egun balioduneko epean. Dokumentu hori jendaurrean jarriko da Estatuaren Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean argitaratuz; ingurumen-organoaren webgunean argitaratzea ere posible izango da.

Azkenik, organo substantiboak onartutako plana edo programa onartzen duen ebazpena bidaliko du Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean argitaratzeko. Ebazpenarekin batera bidaliko ditu, era berean, plan edo programaren eduki osoa argitaratu duen webgunea eta ingurumen-txosten estrategikoa argitaratu duen Estatuko Aldizkari Ofizialaren edo dagokion aldizkari ofizialaren erreferentzia.

Epeak

Ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua hasteko eskaeraren tramitazioa onartu eta gero, ingurumen-txosten estrategikoa lau hilabeteko epean egin beharko da, eskaera osoa ingurumen organoan jaso den egunetik aurrera zenbatuta.

Organo substantiboak hamabost egun izango ditu, plana edo programaren onarpenaren egunetik aurrera zenbatuta, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean argitaratzeko, dagokion ingurumen-txosten estrategikoaren erreferentziarekin batera.

Aplikatu behar den ingurumen-ebaluazio estrategiko motaren arabera (ohikoa ala sinplifikatua), ingurumen-ebaluazioaren prozedura amaituko da hurrengo txostenetako batekin:

  • Ingurumen-adierazpen estrategikoa.

Ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoaren tramitazioa eta gero formulatzen da.

Nahitaezko txosten erabakigarri baten izaera juridikoa duen Ingurumen-adierazpen estrategikoa formulatzen da ingurumen-organoaren ebazpen bidez.

Adierazpenak indarrean egoteari eta dagozkion ondorioak izateari utziko dio, nola eta ez den plan edo programa hori abian jartzen edo onesten, EHAAn argitaratu eta gehienez ere bi urteko epean. Kasu horietan, sustatzaileak berriro hasi beharko du plan edo programaren ingurumen-ebaluazio estrategikoaren tramitazioa, ingurumen-adierazpen estrategikoaren indarraldia luzatzea erabakitzen ez bada, indarrean den legediari jarraituz. Luzatzeko eskaera onartutzat joko da sei hilabeteko epean erantzunik ematen ez bada.

Era berean, Ingurumen-adierazpen estrategikoa aldatu ahal izango da, dagokion legedian ezarritako tramitazioari jarraituz.

  • Ingurumen-txosten estrategikoa.

Ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplikikatuaren tramitazioa eta gero formulatzen da.

Nahitaezko txosten erabakigarri baten izaera juridikoa duen ingurumen-txosten estrategikoa formulatzen da ingurumen-organoaren ebazpen bidez. Txosten honek aukera izango du planari edo programari ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoa egin behar zaiola adierazteko, planak ingurumenean eragin nabarmena izango duela irizten bazaio, edo, aitzitik, planak edo programak ingurumenean eragin nabarmenik ez duela adierazteko.

 Azken kasu horretan, ingurumen-txosten estrategikoa indargabetu egingo da, eta utzi egingo dio dagozkion ondorioak izateari, EHAAn argitaratu eta gehienez lau urteko epean ez bada plan edo programa hori onesten. Kasu horietan, sustatzaileak berriro hasi beharko du ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura.

Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 3.2 artikuluak honako hau ezartzen du: “Administrazio publikoek, beren artean eta beren organoekin, erakunde publikoekin eta haiei lotutako nahiz haien mendeko entitateekin harremanetan jartzeko, bitarteko elektronikoak erabiliko dituzte (…)”

Horren ondorioz, derrigorrezkoa da Ingurumen-adierazpen Estrategikoaren eskaera elektronikoki egitea. Hona hemen IKS eem sistema elektronikorako esteka:

INGURUMEN-ADIERAZPEN ESTRATEGIKOAren eskaera bideratzeko telematikoki aurkeztu behar den dokumentazioaren artean, beharrezkoa da IAEren ESKAERAREN DATU-FITXA beteta sartzea.

Gainontzeko eskaerak , bitarteko elektronikoen bidez izapidetuko dira, beharrezko baliabideak guztiz ezartzen direnean. Trantsizio-epe horretan zehar, eskaerak ohiko eran bidaliko dira eta honako inprimaki hauek erabiliko dira:

  Ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoa hasteko eskaera (211/2012 Dekretuaren V. Eranskinaren inprimakia barne). Eskaera horren zuzentzeko dokumentazioa izatekotan, honako formulario hau erabiliko da.

Ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua hasteko eskaera. Eskaera horren zuzentzeko dokumentazioa izatekotan, honako formulario hau erabiliko da.

Eskabideari erantsi zaion dokumentazioa bakarrik formatu digitalean aurkeztuko da.

DOKUMENTAZIOA AURKEZTEKO ARGIBIDEAK (PDF, 645 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Azken aldaketako data: