Hezkuntza Saila

EAE-ko ikastetxeetan Prestakuntza ekimen globala

Zer da?

Hezkuntza Saileko ekimen hau, Oinarrizko Hezkuntzako mailak (Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) ematen dituzten ikastetxe publiko guztiei zuzenduta dago, 2017-2018, 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetan garatu dezaten.

Helburua

Ekimen horren helburua ikasleen gaitasunen garapen-maila eta, bide batez, emaitzak hobetzea da, bai eta ikastetxe guztietan gaitasunen garapenean eta ebaluazioan oinarritutako irakaste- eta ikaste-prozesuak gauzatzeko beharrezkoak diren eskola-giroa eta baldintzak bermatzea ere.

Hori guztia zenbait jarduera-eremu landuz egingo da, erantzuna emateko sistemari buruzko txosten orokorretan (PISA, diagnostiko-ebaluazioak), eskola-emaitzetan, Hezkuntza Sistema Hobetzeko Planean eta ikastetxe bakoitzaren testuinguruan hautemandako premiei.