Josu Erkoreka sailburuaren agurra

Josu Erkoreka, Consejero de Administración Pública y Justicia

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila osatzen dugun pertsona-taldearen buru izateko ohorea dut. Guretzat, benetako erronka da gure ardurapeko zeregin guztiei heltzea, helburu komun baten azpian: euskal herritarrei eskaintzen dizkiegun zerbitzu publikoak etengabe hobetzea, modernizatzea eta garatzea.

Guztion artean arduratzen gara euskal administrazio publikoen prozeduraren eta antolaketaren araubideaz, baita politika publikoak definitzean eta gauzatzean Euskal Gobernantza Publikoa aplikatzeko eredua diseinatzeaz ere. Lege eta erregelamenduei jarraikiz zuzentzen ditugu sailari atxikitako erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko ente publikoak eta sozietate publikoak. Gainera, sail anitzeko zerbitzuak eta informazio-sistema eta telekomunikazio korporatiboak kontrolatzen ditugu.

Kalitateko herri-administrazio bat eskaintzeko ere egiten dugu lan. Gure langileen profesionalizazioaz eta prestakuntza etengabeaz arduratzen gara, bai eta herritarrei arreta hobetzeaz ere, kalitate handienekoa izan dadin. Gure gain dugu Euskadiko Herri Administrazioa modernizatzeko eta hobetzeko ardura.

Gure Sailean daude Zerbitzu Juridiko Zentralak, non autonomia garatzeko politikei heltzen baitiegu, bai eta jardun legal, juridiko eta administratiboaren kudeaketatik eratorritako beste zenbait funtzioei ere.

Azkenik, gure erantzukizunpean daude Erakunde Publikoekin, Legebiltzarrarekin eta Arartekoarekin harremanak eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren koordinazioa.

Gozamena da egunero alor horiek hobetzen jardun ahal izatea; laburbilduz, erabat betetzen nau pertsonekiko gero eta konpromiso handiagoa duen Gobernu bat lortzeko bidean aurrera egiten laguntzea.

Sailaren informazio gehiago