Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Jatorrizko Izendapen Babestuak eta Indikazio Geografiko Babestuak

Jatorrizko Izendapen Babestua eta Adierazpen Geografiko Babestua

Europako Erkidegoko Kontseiluaren 510/2006 Erregelamenduak, 2006ko martxoaren 20koa, nekazaritza- eta elikagai-produktuen adierazpen geografikoen eta jatorrizko deituren babesaren gainekoa, ondoko definizioak zehazten ditu.

 

Jatorrizko Izendapen Babestua (JDB)

Eskualde, eremu zehatz edo, salbuespenetan, herri baten izena; nekazaritza- edo elikagai-produktu bat izendatzeko balio duena:

  • Aipatu eskualdearen, eremu zehatzaren edo herriaren jatorrizkoa dena.
  • Bere kalitatea edo ezaugarriak natur- eta giza-ezaugarriekiko eremu geografikoaren araberakoak dira, oinarrian edo esklusiboki; eta
  • Bere ekoizpena, transformazioa eta elaborazioa zehaztutako eremu geografikoan garatzen dira.

Euskal Autonomia Erkidegoan dauden Jatorrizko Deitura Babestuak 6 dira:

Arabako Txakolina / Txakoli de Álava / Chacolí de Alava
- Bizkaiko Txakolina / Txakoli de Bizkaia / Chacolí de Bizkaia
- Getariako Txakolina / Txakoli de Getaria / Chacolí de Getaria
Cava
Rioja
- Idiazabal

Egun Eusko Jaurlaritza Jatorrizko Izendapen Babestu berri baten onarpena tramitatzen ari da:

- Euskal Sagardoa/ Sidra Natural del País Vasco

"Euskal Sagardoa / Sidra Natural del País Vasco" JDBaren Baldintza Agiria. Erregistro-eskaera 1151/2012 (EB) Erregelamendua betez. (PDO-ES-02309 – 11/05/2017) Batasunaren prozedura izapidean.

Dokumentu Bakarra. JDB "Euskal Sagardoa / Sidra Natural del País Vasco" (DU 18.01.10, DU 17.05.12-aren aldaketa) Batasunaren prozedura izapidean.

Babespen Iragankor Nazionala. Agindua, 2017ko uztailaren 13koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baita "Euskal Sagardoa/Sidra Natural del País Vasco" jatorri-deitura babestua, eta babes nazional iragankorra ematen.


Adierazpen Geografiko Babestua (AGB)

Eskualde, eremu zehatz edo, salbuespenetan, herri baten izena; nekazaritza- edo elikagai-produktu bat izendatzeko balio duena:

  • Aipatu eskualdearen, eremu zehatzaren edo herriaren jatorrizkoa dena,
  • Aipatu jatorri geografikoari leporatu dakiokeen kalitate zehatz, ospe edo bestelako ezaugarriren bat izatea, eta
  • Bere ekoizpena, transformazioa eta elaborazioa zehaztutako eremu geografikoan garatzen dira.

Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan Adierazpen Geografiko Babestu bi daude:

- Euskal Okela
Gernikako piperra / Pimiento de Gernika

Azken aldaketako data: