Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

IRAES. "Iraunkortasunerako Eskola" errekonozimendua jaso duten Euskadiko ikastetxeen sarea

Eskolako Agenda 21 programaren barruan dauden ikastetxeek, bost urte programan egon eta gero, “Iraunkortasunerako Eskola” agiria lortzeko aukera daukate ebaluazio prozesu baten bitartez.

“Iraunkortasunerako Eskola” agiria lortu duten ikastetxeekin IRAES 21 sarea osatzen da.

IRAES 21 sarean, ikastetxea irakasleria, ikasleria, irakasleak ez diren pertsonalgoa eta familiek osatzen dituzten hezkuntza komunitate bezala ulertzen da, inguruarekin harremanduta.


  

IRAES 21 sarearen helburuak hauek dira:

  • Euskadiko ikastetxeetan iraunkortasuneko hezkuntza bultzatzea
  • Eskola Agenda 21 programaren kalitatea sendotzea
  • “Iraunkortasuneko eskola” agiria duten ikastetxeen arteko sinergiak bultzatzea 
  • Nazio baita nazioarteko mailako iraunkortasuneko hezkuntzako sareekin harremantzea 
  • Hezkuntza komunitatearen ikaste prozesua bultzatzea kooperazioaren bidez

Helburuak bi arlotan garatzen dira: 

Iraunkortasunerako hezkuntza prozesuak sendotzeko direnak

  • Iraunkortasuneko Hezkuntzaren  erronka berriak identifikatzea 
  • Partaidetzarako, erabakiak hartzeko eta komunikaziorako ikasleentzako guneak zabaltzea 
  • Iraunkortasunerantzako bilakaera adierazleak bultzatzea 
  • Ikasitakoa hezkuntza komunitateko beste kideei zabaltze lana erraztea 
  • Adierazle zehaztean , ebaluapena erraztea

Elkar laguntza bideratzekoak

  • Ikastetxeetako esperientziak eta materialak elkarrekin jartzea 
  • Esperientzien eta Praktika Onak elkarrekin trukatzea, sarean eta beste erakundeekin
  • Beste lurraldeetako ikastetxeekin esperientziak trukatzea  bai atzerrian bai beste komunitatean 
  • Iraunkortasuna curriculumean txertatzeko lana amankomunean jartzea 
  • Lan-tresna bat sortzea egindakoa aztertzeko eta jarraipena emateko

 

"Eskola Jasangarria" aintzatespenarekin Eskolako Agenda 21 programan nabarmentzeko esperientziak dituzten eskolak goraipatu nahi dira. Beraien lana, prozedurak, esperientziak eta, azken finean, eskolaren hezkuntza, partaidetza eta jasangarritasun kalitatea errekonozitu nahi da.

Ebaluazio honetan parte hartzeko, 5 urtez Eskolako Agenda 21 proiektuan aritzea eskatzen da; eta agiria lortuz gero, lau urteko iraupena du.