Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Eraberean

 

Tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren aldeko sarea

Eraberean Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatutako sarea da, arraza-, etnia- edo nazionalitate-jatorriagatiko edo sexu-orientazioagatiko eta sexu- edo genero-identitateagatiko diskriminazioaren aurka borrokatzea helburu duena.

Sail honek eta immigrazioaren, ijito-herriaren, eta lesbianen, gaien, transen, bisexualen eta intersexualen sustapenaren arloan hainbat urtean lan egin duten gizarte-erakundeek osatzen dute sarea.

Sarearen xedea hau da: "tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioaren presentzia sustatzea Euskadiko politika publikoetan eta gizarte zibilean, erakundeetan eta gizartean diskurtso eta praktika inklusiboak bultzatuz, eta hori gauzatzeko eragileak eta baliabideak aktibatuz”.

Eraberean sarearen helburu nagusiak hauek dira:

  1. Tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren arloko berariazko politikak sustatu eta bideratzea —aipatutako arrazoiei dagokienez, bereziki—, eta politika sektorialetan tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioa txertatzea.

  2. Pertsonei informazio-baliabideak eta -tresnak, aholkularitza, orientazioa, etab. eskaintzea, haien eskubideak bermatzeko, diskriminazio-tratu baten ondorioz urratzen ari baldin badira.

  3. Baliabide eta tresna horiek lehendik beste helburu batzuetarako zeudenekin bateratzea

  1. (sexua, aniztasun funtzionala, etab.),

  2. arlo publikoan jarduten badute

  3. eta historikoki gizarte zibileko erakundeek garatu dituzten ekimenetatik baldin badatoz.

Sinergiak sortuz eta elkar osatuz eta sendotuz.

Eraberean sareak autonomia-erkidegoaren lurralde osoan dihardu, arlo pribatuan batez ere,

  • besteak beste prebentzioa, pedagogia, kontzientziazioa eta sentsibilizazio soziala uztartuz, eta, nahitaez, epe ertain eta luzean gizarte- eta kultura-eraldaketako prozesuei so eginez. Horretarako programak eta jarduketak biltzen ditu; besteak beste sentsibilizazioa, eragileen prestakuntza, dibulgazio-materialak eta gizarte-erakundeentzako aholkularitza.
  • Baita planteamendu operatibo bat ere, egoera zehatzetan pertsona zehatzei ahalik eta laguntza berehalakoena eskaintzeko, ekintza-kurtso zehatzetan. Horretarako, lurraldean hedatzen da, hainbat organizaziotan oinarrituta, zeinek antena gisa lan egingo baitute, diskriminazio-egoerak detektatzeko eta pertsonei eta taldeei laguntza emateko.