2017ra luzatzen da Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren 2016ko diru-laguntzen Plan Estrategikoa

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren (aurrerantzean, DLO) 8. artikuluak oinarrizko legediaren izaerarekin xedatutakoaren arabera, herri-administrazioek diru-laguntzei buruzko plan estrategiko bat egin behar dute nahitaez. Bertan zehaztuko dituzte berau aplikatzean lortu nahi diren helburuak eta ondorioak, baita horiek lortzeko epea, aurreikusten diren kostuak eta haiek finantzatzeko iturriak ere; betiere, aurrekontu-egonkortasunaren helburuak beteko direla bermatuta.

Plan hau Sailaren politika antolatzeko tresna da, haren helburua erabilera publikoko edo gizarte-intereseko jarduera bat sustatzea, edo xede publiko bat lortzeko bultzada ematea baita, horretarako diru-laguntzak emanda.

Plan hau lantzeko lortu nahi diren interes publikoak aztertu dira eta planaren indarraldian horretarako eskuragarri diren baliabideekin alderatu dira; hala, eraginkortasun-mailak areagotuko direla eta gure jarduera-eremuko gardentasuna indartuko dela bermatuta. 

Azken aldaketako data: 2016/09/21