Osasun Saila

Elikadura osasungarriaren aldeko ekimenak Euskadin

Eusko Jaurlaritzaren Osasun, Hezkuntza eta Nekazaritza sailek sustatzen duten “Euskadiko Elikadura Osasungarrirako Ekimenak” izeneko planaren bidez osasuna bultzatu nahi da jaten duguna oinarritzat hartuta, sarri, jaten dugun horren ondorioz hainbat gaixotasun kroniko datozelako, hala nola, gaixotasun kardiobaskularrak, diabetesa eta minbizi-mota batzuk.

2020. urtera arte garatuko diren 18 ekimenak jasotzen dira bertan, besteak beste honako gaiak jorratzen dituztenak: gatzaren eta azukrearen kontsumoa murriztea, sasoiko frutak eta barazkiak sustatzea, eta ikastetxeetako jantokietan elikadura osasungarria bultzatzea. Gainera, enpresak eta entitateak ekimen honetara batzea lortu nahi da, euskal gizartearen elikatzeko ohituretan sustatu nahi diren aldaketak agerikoagoak izan daitezen.

Azken aldaketako data: