Osasun Saila

Ikasle osasuntsua

Iniciativas para una alimentación saludable comedoresOsasuneko eta Hezkuntzako sailek proiektu pilotu bat jarriko dute abian, zortzi eta hamaika urte arteko eskola-umeak elikagai osasuntsuak jatera bultzatzeko. Etxean eta ikastetxean fruta, barazkiak eta arrain urdina sarriago jan dezaten lortzea da helburua, eta horretarako aitortzan oinarritutako sistema bat erabiliko da.

Ekimena bi ikastetxetan eramango da aurrera, modu esperimentalean. Hurrengo hilabeteetan, bada, platerean jartzen dieten fruta, barazki eta arrain guztia jaten duten ikasleei puntuak emango zaizkie, eta haien tutoreak puntuok zenbatuko ditu. Gurasoek ere seme-alabek etxean jaten dutena erregistratuko dute. Puntuak batuta, “ikasle osasuntsuak” direla dioen diploma eskuratu ahal izango dute. Ekimenaren ideia, azken batean, zera da: haurrak gero eta hobeto jatera motibatzea, eta elikadura osasuntsua ohitura bilaka dadin lortzea.

1. Helburuen agendarako zigiluen banaketa

Haurrei agenda betetzen eta beraien (beraien) helburuak eta diploma osasungarriak lortzen lagundu!!

Begiraleek burutu beharrekoakHorretarako X hilabetean (hasiera eta amaiera data) zehar ondorengo pausuak jarraitu itzazu:

  • Begiratu edo egiaztatu menuan eguneko fruta, barazki edota arraina dagoen.
  • Ohartu ea haurrek, fruta, barazki edota arraina dagoen egunetan DENA jaten duten.
  • Jarri haurren eskuetan dagozkien zigiluak.
    • Zigilu berdea ezerbitzatutako barazki guztia jaten duten umeentzat.
    • Zigilu laranja zerbitzatutako fruta guztia jaten duten umeentzat.
    • Zigilu urdina zerbitzatutako arrain guztia jaten duten umeentzat.

2. Kontsumo errealaren ebaluaketa (X asteetan zehar) lagin adierazgarri batean oinarrituz

  • Zehaztuko den denboraldian zehar, monitoreak, haurrek jangelan jan dute fruta, barazki eta arrainen ebaluaketan eta erregistroan lagunduko du plantilla erraz bat erabiliz.

 

 

Tutoreek burutu beharreko lanak1. Programaren dokumentazioa banatu/jaso. Gelan prozesua azaldu eta monitorizatu

Ikasleei bi dokumentu banatu eta nola erabili azaldu:

  1. Astero etxean jaten den fruta, barazkia eta arrainen erregistroa. Zehaztutako datan, haurrek, etxera eramango dute betetzeko eta gelara bueltan ekarri betetakoan.
  2. Hilero, bai etxean baita jangelan ere ikasleak bete behar dituen helburuak jazotzen duen agenda pertsonala (fruta, barazkia, arrainaren kontsumoa). Aipatu, tutoreak ikasleari lortutako helburuen arabera emango dizkion pegatinak itsatsiko dituela. Agenda gelan egon behar da.

2. Bai etxean bai jangelan fruta barazki eta arrainaren kontsumoaren ikuskapena

Etxean jaten den fruta eta barazkia hilero ikustatu ikasleak ekartzen dituen erregistroak erabiliz.

Honela etxean lortutako helburuen agendan itsatsiko dituen pegatinak ikasleari eman:

  • Astean kontsumitutako barazki anoa bakoitzeko pegatina berdea.
  • Kontsumitutako fruta anoa bakoitzeko pegatina laranja.
  • Kontsumitutako arrain anoa bakoitzeko pegatina urdina.

3. Lortutako helburuen arabera, pegatinak banatu

Egunero jangela erabiltzen duten umeek balzkalordu ostean eskuan inprimatuta izango dituzten zigiluak gainbegiratu (jangelan, fruta, barazki edo arraina amaitu duten erakusten dute).

Ondoren jangelan lortutako helburuen agendan itsatsiko dituen pegatinak ikasleari eman:

  • Pegatina berdea: zigilu berdea
  • Pegatina laranja: zigilu laranja
  • Pegatina urdina: zigilu urdina

 

 

Azken aldaketako data: