2024ko Gizarte Ekonomiaren Estatistikari eta 2025eko Aurrerapenaren Inkestari buruzko informazioa (Hirugarren sektorea)

2024ko Euskal Gizarte-ekonomiaren Estatistika eta 2025eko emaitzen arrerapena

Galde-sorta Interneten bidez bete izanez gero, sakatu hemen (leiho berri batean irekitzen da)

Ongi etorri!

Atal honetan Gizarte Ekonomiaren Estatistikan parte hartzera deitutako enpresa eta erakundeentzako informazio erabilgarria biltzen da. Estatistika hau bi urtez behin egiten du Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak.

Gutun bat jaso baduzu lagin honen parte zarela jakinarazteko, eta zalantzak sortu bazaizkizu — nahitaezkoa al da?, nire datuak babestuta al daude?, nola erantzun behar dut? — hemen aurkituko dituzu zure galdera guztiak argitzeko erantzunak eta harremanetarako bideak.

Aurten Ikertalde Grupo Consultor-ek egingo duen datu-bilketa funtsezkoa da kalitatezkoa eta gizartearentzat baliagarria den informazioa biltzeko. Horretarako, ezinbestekoa da Gizarte Ekonomiako enpresen eta erakundeen lankidetza; haien parte-hartzeak euren errealitatea eta Euskadiren garapenerako egiten duten ekarpena zehaztasunez islatzea ahalbidetzen baitu.

Badakigu erantzun behar duten erakundeentzat ez dela zeregin oso atsegina. Horregatik, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailetik prozesua ahalik eta errazena izan dadin: galdetegien diseinua sinplifikatu dugu, betetzeko hainbat modu eskaintzen ditugu, eta atal honetan beharrezkoa den informazio guztia modu bateratuan bildu dugu.

Ondorengo taulan, Gizarte Ekonomiaren Estatistika egiteko une honetan martxan dauden galdetegiak aurkezten dira, bai kontaktuei buruzkoak, bai metodologiazkoak. Era berean, betetzeko hainbat aukera eskaintzen dira:

Inkestaren izena Euskal Gizarte-ekonomiaren Estatistika
Eragiketa-kodea: Euskal Gizarte-ekonomiaren estatistika (190904) eta Euskal Gizarte-ekonomiaren estatistikaren emaitzen aurrerapena (190905)
Erakunde erantzuleak: Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila
Periodikotasuna:  Bi urtekoa
Posta elektronikoa

estadistica-ete@euskadi.eus 

economiasocial@ikertalde.com

Telefonoa 900 102 965

Galdesorta

PDF: Galde-sortak (leiho berri batean irekitzen da)

web: https://ikertalde.com/gizekohs2025 (leiho berri batean irekitzen da)

Galde-sorta betetzeko protokoloa (PDF, 172 KB) 

Informazio metodologikoa Fitxa metodologikoa (PDF, 86 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
Bestelako informazioa

Emaitzen txostenak (leiho berri batean irekitzen da)

Taula estatistikoak (leiho berri batean irekitzen da)

Itzuli 

Gizarte Ekonomia Estatistikaren helburua Euskadiko Autonomia Erkidegoa osatzen duten erakundeen egoera eta bilakaera aztertzea da, haien dimentsio sozioekonomikoaren ikuspegi osoa eskainiz.

Ikerketak Gizarte Ekonomiaren Forma Klasikoak (GEFK) hartzen ditu barne, hau da, Kooperatiba Sozietateak eta Lan Sozietateak; baita Hirugarren Sektorea (HS) ere (lehen gizarte ekonomiaren beste forma batzuk deitua). Azken horrek erakunde hauek biltzen ditu: Fundazioak, Onura Publikoko Elkarteak, Laneratzeko Enpresak, Enplegu Zentro Bereziak, Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateak, Arrantzaleen Kofradiak eta Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeak.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak, Ikertalde Grupo Consultorrekin lankidetzan, egiten duen lan estatistiko honek aukera ematen du hainbat alderdi giltzarriri buruzko      informazio eguneratua izateko, besteak beste:

  • Urteko ordaindutako enplegua
  • Fakturazioa eta enpresa-emaitzak.
  • Sortutako balio erantsi gordina (BEG).
  • Sozietateko langileen parte-hartzea, genero-berdintasuna, talentuaren kudeaketa eta lan-giroa.
  • Berrikuntza eta enpresen arteko lankidetza

Informazioa biltzea eta aztertzea bi urtez behin egiten da, nahiz eta urtez urteko aurrerapenak ere jasotzen diren sektorearen bilakaeraren irakurketa dinamikoa errazteko. Horrela, eragiketa estatistikoak ez ditu soilik magnitude nagusiak neurtzen, baizik eta euskal gizarte ekonomiaren egitura lurraldeko, sektoreko eta gizarte-profesionaleko ikuspegitik hurbiltzen du. 

Emaitzak modu agregatuan zein eskualde, sektore eta forma juridikoka desagregatuta aurkezten dira, eta, era horretan, datuek Euskadin ikerketarako, plangintzarako eta politika publikoak diseinatzeko duten erabilgarritasuna bermatzen da     .  

Gainera, datuak biltzeko prozesuan parte hartzea errazteko, erakundeei gutun bat eta posta elektroniko bat bidaliko zaizkie, galdetegira online      sartzeko estekarekin. Hala nahi izanez gero, galdetegia paper-formatuan bete dezakete, horretarako zuzenean Ikertalde Grupo Consultorrekin harremanetan jarrita, 900 102 965 telefono zenbakira deituz edo economiasocial@ikertalde.com helbide elektronikora idatziz.

 

Zer datu eskatzen dira?

  • Enpresaren datu identifikatiboak eta orokorrak: sozietate-izena, IFK, helbidea, forma juridikoa, eraketa-data, establezimendu mota, enpresa-taldeetako kidea izatea, enpresa mota.
  • Jarduera eta fakturazioa: jarduera nagusia eta bigarren mailakoa (EJSN), fakturazio-bolumena Euskadin, gainerako Estatuan eta atzerrian.
  • Enplegua eta langile-egitura:
    • Bazkide langileen, soldatapekoen eta langile ez direnen kopurua.
    • Sexuaren, adinaren, kontratu motaren eta kotizazio-araubidearen araberako banaketa.
    • Lanorduak, batez besteko soldatak eta kudeaketa-organoetan parte-hartzea (Kontseilu Errektorea, lehendakaritza, zuzendaritza).
    • Desgaitasuna duten pertsonen inklusioa.
  • Kontu ekonomikoak: gastuak (erosketak, kanpo-zerbitzuak, zergak, langile-gastuak, amortizazioak, etab.) eta diru-sarrerak (salmenta garbiak, diru-laguntzak, beste diru-sarrera finantzario edo ezohikoak).
  • Inbertsioak eta esportazioak: egindako inbertsio materialak eta inmaterialak, esportazio-bolumena eta banaketa geografikoa.
  • Funts propioak eta erreserbak: kapitala, erreserbak, gizarte ekonomiaren berariazko dotazioak.
  • Barne-kudeaketa eta enpresa-politikak: plan estrategikoak , berdintasun-planak     , bateragarritasun-planak     , kalitate-kudeaketa, gizarte-erantzukizun korporatiboa, euskararen erabilera.
  • Sozietate- artaidetza eta lan-giroa: bazkideen inplikazio-maila erabaki-organoetan, partaidetza indartzeko neurriak, laneko gogobetetasuna, soldata-tarteak.
  • Berrikuntza eta digitalizazioa: I+G jarduerak, produktu eta prozesuen berrikuntza, enpresen arteko lankidetza, teknologia digitalen integrazio-maila, zibersegurtasuna eta adimen artifiziala.
  • Talentua kudeatzea eta zahartzea: talentua erakartzeko/atxikitzeko zailtasunen aurreikuspena, plantilla gaztetzeko planak.
  • Lurralde- eta multi-establezimenduen informazioa: lurralde historiko, udalerri edo herrialdeka zehaztua, establezimendu-kopurua, enplegua eta fakturazioa.

 

ZERTARAKO ERABILIKO DIRA INKESTAREN EMAITZAK?

Estatistika-eragiketa honen emaitzak funtsezko informazio-iturri dira Euskadiko Gizarte Ekonomiaren jarraipena eta azterketa egiteko. Bildutako informazioari esker, datu agregatuak izango dira eskuragarri,      Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte ekonomia sendotzeko      eta sustatzeko      politika publikoak diseinatzen      eta ebaluatzen      laguntzeko     .

Bestalde, inkestari esker bildutako      informazioa publikoa izango da, eta emaitza nagusiak euskadi.eus webgunearen bidez zabalduko dira.

www.euskadi.eus/estatistikak-ele (leiho berri batean irekitzen da) 

Itzuli

Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren Estatistika Organoak egindako ikerketak ofizialak dira eta Legeari jarraikiz egiten dira. Beraz, nahitaezkoa da haiei erantzutea.

Hala ezartzen duen lege aipamena Euskadiko Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 9. artikulutik 16. artikulura bitartekoetan aurki daiteke.

Itzuli

Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren Estatistika Organoak ezin ditu inola ere informazio-hornitzaileei buruzko datu pertsonalak zuzenean zein zeharka zabaldu edota argitaratu, eta hori horrela izan dadin konpromisoa hartzen du. Horrez gain, ezin du informazio hori erabili estatistikak egiteko helburua ez duten beste ekintza batzuk egiteko.

Bestalde, interesdunak emandako datuak, estatistika-eragiketetan emandakoekin zerikusirik ez dutenak, jardueraren edo prozedura zehatzaren helburuak betetzeko baino ez dira erabiliko. Aipatutako datuak ez dira tratamendurako erabiliko eta ez zaizkio hirugarrenen bati igorriko baldin eta kaltetuak horretarako baimena eman ez badu, edo Legeak egoera zehatz horretan hala xedatu ez badu.

Indarrean dagoen legean xedaturikoa betetzen ez bada, datu-lagatzaileak edozein unetan izango du eskubidea datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurkarazteko, betiere araututako prozedurari jarraituz.

Hauek ditugu datuen Isilpekotasuna bermatzen duten legeak: Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legea ; zehazki 19. eta 23. artikulura bitartekoak; Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoa , abenduaren 5ekoa, eta 2016/679 Erregelamendua (EB) , 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa.

Ematen dizkiguzun datu pertsonalak "Ekonomiari, Lanari eta Enpleguari buruzko ikerketa estatistikoak eta inkestak" (leiho berri batean irekitzen da) (id: 1471) izeneko tratamendu-jarduerari erantsiko zaizkio.

Informazio gehiago: 

Itzuli

EREMUA

Biztanleria eremua: Aztergai den unibertsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Ekonomia osatzen duten erakunde eta enpresen multzoak osatzen du, bai Gizarte Ekonomiaren Forma Klasikoak (GEFK), hau da, Kooperatiba Sozietateak eta Lan Sozietateak, bai Hirugarren Sektorea (HS), Fundazioak, Onura Publikoko Elkarteak, Laneratzeko Enpresak, Enplegu Zentro Bereziak, Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateak, Arrantzaleen Kofradiak eta Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeak barne hartzen dituena.

Eremu geografikoa:  inkestaren lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, lurralde historikoari eta definitutako 11 enplegu-eskualdeei/arroei buruzko emaitzen gehieneko desagregazio-mailarekin.

Denbora-eremua: inkesta bi urtean behin egiten da, eta hurrengo urteko azken hiruhilekoan jasotzen da informazioa. Edizio bakoitzean aurreko urteko erreferentzia-datuak biltzen dira, eta, horrez gain, uneko urteari dagokion aurrerapen-informazioa.

Ikerketaren ezaugarri nagusiak:  EAEko Gizarte Ekonomia osatzen duten 2.700 enpresa ingururi egindako inkesta.

Datuen bilketa: Informazioa biltzea, nagusiki, galdetegia online betez egingo da, prozesuaren erosotasun, azkartasun eta eraginkortasun handiagoa bermatuz. Hala ere, parte-hartzaile den enpresak beharrezkotzat jotzen badu, galdetegiaren paper-formatua eska dezake ikerketaren arduradun den enpresari, 900 102 695 telefono zenbakira deituz edo economiasocial@ikertalde.com helbide elektronikora idatziz.

Itzuli

Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren Estatistika Organoarekin harremanetan jar zaitezke edozein zalantza argitzeko kontaktu hauen bidez:

Inkestaren informazio-bilketaren telefonoa (Ikertalde Grupo Consultor): 900 102 965

Sailaren Estatistika Organoaren telefonoa: 945 01 93 45 – 945 01 90 77

Ikertalderen posta elektronikoa: economiasocial@ikertalde.com

Sailaren Estatistika Organoaren posta elektronikoa: estadistica-ete@euskadi.eus 

Itzuli

Azken aldaketako data: