Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Proiektuak

I. Hezkuntza formala

Ikastetxeekin eta haren eragileen komunitatearekin lankidetza-esparru bat sortzera bideraturiko lau proiektu hartzen ditu Bake eta Bizikidetza Planak, giza eskubideetan, bakean, biktimekiko elkartasunean eta gatazken konponketa baketsuan oinarritutako hezkuntza indartzeko helburua duena.

  • Gizalegez Akordioa (PDF, 1 MB). 2013ko otsailaren 1ean, Euskadiko hezkuntza-sare desberdinen eta hezkuntza-komunitatearen eragileen artean sinatutako akordioa bakegintzarako hezkuntza, giza eskubideak eta bizikidetza garatzeko esparru bat sortze aldera.
  • Bonoen Programa (PDF, 282 KB). Giza eskubideetan eta bakean, biktimekiko elkartasunean, bizikidetzan eta gatazken konponbide baketsuan hezteko proiektuetan prestakuntza-, dinamizazio- eta aholkularitza-ekimenak sustatzeko lankidetza publiko-sozialeko esperientzia.
  • Adi-adian. Giza duintasunari, bizikidetzari eta enpatiari buruzko ikaskuntzak biktimen testigantzak entzuteko esperientziaren bidez.
  • Eskola Bakegune. Bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen aldeko hezkuntza garatze aldera tresna pedagogikoak, dokumentazioa eta hezkuntza-esperientziak partekatzeko gune birtuala hezkuntza-komunitatearentzat.

II. Gazteria, Kultura eta hezkuntza ez-formala

Eusko Jaurlaritzak, Gazteriaren Kontseiluarekin lankidetza-eremua ezarri du hitzarmen bat sinatuta 2013-16 Bake eta Bizikidetza Plana garatzeko parte-hartze jardun-ildoak bultzatuz.

Helburuak honakoak dira:

  • Gazteek bakearen eta bizikidetzaren gainean dituzten iritziak eta esperientziak entzun eta erantzutea.
  • Gazteriaren eremuan bakearen, bizikidetzaren, kulturartekotasunaren eta giza eskubideen aldeko gizarte eta hezkuntza arloko konpromisoa partekatzea.
  • Bizikidetza-gatazken tratamendu eraikitzailerako tresnak banatzea gazteen artean.
  • Bizikidetzako eta gizartea elkartzeko kultura lortzeko baliabide eta aplikazio sortzaileen eta artistikoen funtsa sortzea.
  • Sormena, ekintzailetza eta berrikuntza soziala sustatzea gazteen artean bizikidetza-proiektuei dagokienez.

EGKrekin hitzarmena 2014 (PDF, 380 KB)

EGKrekin hitzarmena 2015 (PDF, 4 MB)

III. Gizarte-sentsibilizazioa eta komunikabide publikoak

Legegintzaldi honetan, Eusko Jaurlaritzak gizarte- eta hezkuntza-arloko sentsibilizazio-ekimenak sustatuko ditu; gizartea elkartzeko prozesu bat gauzatu ahal izatera eta giza duintasunaren, giza eskubideen, printzipio demokratikoen, biktimekiko elkartasunaren, gatazken indarkeriarik ezeko kudeaketaren eta kulturartekotasunaren errespetuan oinarritutako bizikidetza-kultura sustatzera bideratuta dauden ekimenak.

Jardun-lerro horrek bi garapen-ardatz ditu. Alde batetik, Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak sustatuko du komunikazio sozialeko programak diseinatuz, behar den eta ahal den aldizkakotasunez. Bestalde, hitzarmen bat ezarriko da EITBrekin erakunde publiko horrek bakea eta bizikidetza lortzearen inguruan hartu behar dituen konpromisoak definitzeko.

EiTBrekin Lankidetzarako Esaprru-akordioa (PDF, 264 KB)

Azken aldaketako data: 2016/02/09