Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Zer da elkarte bat?

Elkarte bat da, hiru pertsonak edo gehiagok, fisiko nahiz juridikoak, hala adostuta sortzen duten taldea, helburu berbera lortzeko.

Taldeak berezko nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasun osoa lortuko du eraketa-akta, agiri publikoan edo pribatuan, egilesten den unetik bertatik.