Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Zein egintza inskriba daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean?

a) Elkartearen eraketa.

b) Estatutuen aldaketa.

c) Kargu hauetan izandako aldaketak: lehendakaria, idazkaria, diruzaina —betiere idazkariak kargu horiek bere gain hartu ez baditu— eta, hala badagokio, gobernu- organoko gainerako kideak.

d) Elkarteek bat egitea eta eraldatzea.

e) Elkarteak desegitea.

f) Erregistroan baja ematea, beste erregistro batera aldatzeagatik edo bestelako arrazoiengatik.

g) Herri-onurako aitortza eta horren ezeztapena.

h) Federazio, konfederazio eta elkarte-batasunekin bat egitea, horietan baja ematea edo horietatik bereiztea.

i) Barne-gatazken gaineko demanda judizialak jartzea.

j) Ebazpen judizialak, baldin eta inskriba daitezkeen egintzei eragiten badiete.

k) Beste Erregistro batzuetan inskribatutako elkarteek Euskal Autonomia Erkidegoan dituzten ordezkaritzak.

l) Elkarte batek ordezkaritzak edo bestelako establezimenduak irekitzea eta ixtea.

m) Oro har, egindako idazpenen edukia aldatzen duten egintzak edo, legeen arabera, inskribatu behar direnak.