Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2008ko apirilaren 11koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren diru-bilketaren kudeaketan lankidetza-zerbitzua arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 93
  • Hurrenkera-zk.: 3008
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/04/11
  • Argitaratze-data: 2008/05/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamendua abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren bidez onartu zen, eta bertan aurreikusitakoaren arabera bere bidez ezarritako hainbat arau garatu behar dira. Horri dagokionez, 6. artikuluak ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren diru-bilketaren kudeaketan kolaboratzaile izateko baimendutako kreditu-erakundeek zein baldintzatan egingo duten bere lana diruzaintzaren alorrean eskumena duen sailburuaren aginduz zehaztuko dela.

Herritarrek Administrazioarekiko dituzten eskubide eta eginbeharren arteko oreka lortzeko premiak, aipatu artikuluko aurreikuspena garatuz, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren eta herritarren alde gaitutako erakundeek eman beharreko laguntzari edukia eta forma emango dizkion izaera orokorreko arau bat ezartzea eskatzen du. Izan ere, kontuan hartu behar da erakunde kolaboratzaileen sare bat ezartzearen azken helburua ordainketak egin behar dituzten herritarrek ordainketa bera egin beharrak sortzen dien kaltea baino kalte handiagorik sortuko ez dien modua ematea dela.

Hori dela-eta, laguntza emateko eduki materiala zehazteko, zerbitzuari kalitatea eman eta beren eginbeharrak bete dituzten herritarrak, jakineko momentu batean, kalte ditzaketen kontzeptu- edo ordainketa egozte-hutsak saihesteko, baliabide tekniko, elektroniko, informatiko eta telematiko nahikoa edukitzea eskatzen zaie erakunde kolaboratzaileei.

Erakunde kolaboratzaile izateko baldintzak eta prozedura zehaztuta, beharrezkoa da herri-interesen kudeaketan Administrazioari laguntza ematen dieten erakundeen gainean Administrazioak erabili beharreko erregistro- eta kontrol-moduak arautzea; baita lankidetza-zerbitzuko partaide direnei ez dagozkien portaeren ondorioak arautzea ere.

Azkenik, egungo egoera kontuan hartuta, dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiarekin lankidetza-hitzarmena zuten erakundeei traumarik gabe erregelamendura egokitzeko modua ematen zaie.

Horren ondorioz, honako hau

  1. – Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren diru-bilketaren kudeaketan lankidetza-zerbitzua ematen duten erakundeen baimen- eta funtzionamendu-erregimena arautzea da agindu honen xedea.

  1. – Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren diru-bilketa kudeatzeko lankidetza-zerbitzuaren zeregina honako hau izango da: ezarritako baldintzen arabera ordainketak onartzea eta balioztatzea, baldintza horietara egokitzen ez direnak atzera botatzea, eta Administrazioak eskatutako informazioa tratatzea, mantentzea eta bidaltzea.

  2. – Ezarritako baldintzen arabera, telematika bidez ordainketa-pasabidea erabiliz zein diru-sarrerei buruzko agiriak aurkeztuz egindako ordainketak onartzera behartuta egongo dira erakunde kolaboratzaileak, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2008ko apirilaren 11ko Aginduan ezarritakoaren arabera. Agindu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren zuzenbide publikoko sarreren ordainketa Ordainketa Pasabidearen bidez egitea arautzen du.

  3. – Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren aipatu Aginduaren 5. artikuluaren 2. paragrafoan ezarritakoaren arabera, txartelaren titularrak kreditu- zein zor-txartelen bidez egindako ordainketak onartzen ez dituenean, erakunde kolaboratzaileek hartu beharko dituzte ordainketa horiek beren gain eta egintza horrek ezingo dio kalterik egin Ogasun Nagusiari.

  4. – Lankidetza-zerbitzua ez da ordaindutakoa izango eta ordainketa egitera behartuta daudenen konturako eskubide ekonomikorik ere ez die emango erakunde kolaboratzaileei.

    Erakunde kolaboratzaile ez den erakunde batek emandako kreditu- zein zor-txartelen bidez egindako ordainketen gastuek erakunde kolaboratzaileei sortutako gastuak bere gain hartu ahal izango ditu Administrazioak.

  5. – Erakunde kolaboratzaileak bulegoak irekita edukitzera behartuta daude, astelehenetik ostiralera, erakundeak jendea hartzeko duen lan-ordutegi berean, eta gutxienez 09:00etatik 14:00etara bitartean.

    Halaber, horretarako ezarrita daukaten lan-egutegiaren arabera, aurreko gutxieneko ordutegi horretatik at ere beren bezeroen beharrei erantzutera behartuta daude.

    Ordainketa-pasabidea erabilgai egongo da eguneko 24 orduetan, urteko egun guztietan.

Administrazioak egindako betearazi beharreko ebazpenen edo likidazioen ondoriozko zorrak erakunde kolaboratzaileetan ordaindu ahal izango dituzte ordainketa egitera behartuta daudenek, bertan kontua irekita izan ala ez. Diru-sarrera bakoitzari dagokion araudiak berariaz ezarrita duen kasuetan, autolikidazioen edo beste edozein likidazioren ondorioz sortutakoak ere ordaindu ahal izango dira.

  1. artikuluak aipatzen dituen kontu berezietan Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2008ko apirilaren 11ko Aginduan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten agirien bitartez egindako ordainketarik ez dute onartuko erakunde kolaboratzaileek. Agindu horrek EAEko Administrazioaren eta bere Erakunde Autonomoen zuzenbide publikoko sarreren erregistro eta kobrantza automatikoa ezarri zuen, Administrazioaren Ordainketa eta Kobrantzen Sistema Integralaren bitartez.

  1. – Ordainketa onartu ondoren, eta betiere diru-sarrera agiriak balioztatu aurretik, erakunde kolaboratzaileek ondokoa egiaztatu beharko dute:

    1. Inprimaki ofizialetan eginda daudela.

    2. Inprimakian garbi agertzen dela aipatu aginduak aurreko artikuluan zehazten duen ordainketaren identifikazio-kode bakarraren egitura.

    3. Sartzen den diru-kopurua eta "zenbatekoa" laukian zehazten dena bat datozela. Bestela, ordainketa egin behar duenak aurretik sartu behar duen diru-kopuruari dagokion sarrera-agiria lortu beharko du organo kudeatzailearengandik.

  2. – Diru-sarreraren identifikazio-kode bakarrean islatutako datuak biltzeko eta gorabeherak gutxitzeko, baliabide informatikoak erabiliz sartuko dira datuak, horretarako aukera dagoenean.

  3. – Behin ordainketa onartuz gero, erakunde kolaboratzaileek egin beharreko balioztatzea sarrera-agirian egingo da mekanikoki, hain zuzen ere horretarako dagoen laukian eta bertan, gutxienez, ordainketaren eguna, zenbatekoa, erakundearen gakoa eta bulego hartzailea jasoko dira.

    Erakunde kolaboratzaileak ezin badu ordainketa-agiria mekanikoki balioztatu, balioztatzea eskuz egingo da eta bertan ordainketaren eguna, zenbatekoa, erakundearen gakoa, bulegoa, erakundearen zigilua eta baimendutako izenpea jasoko dira.

  4. – Kutxazain automatiko bidez egindako ordainketetan edota dagokion laukian balioztatze mekanikoa teknikoki ezinezkoa gertatzen denean, ondoren zehaztutako datuak jasoko dituen agiria egingo da:

    • erakunde emailea

    • erreferentzia

    • identifikazioa

    • zenbatekoa

    • eragiketaren eguna eta ordua

    • erakundearen kodea eta bulego egilearen kodea.

      Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduaren 17. artikuluko 4. paragrafoan aurreikusitako ondorioetarako, aipatu datuak ordain-agirietan jasota egoteak zorduna eta zorra identifikatzeko balioko du.

  5. – Erakunde kolaboratzaileak sarrera-agiri balioztatua edo aurreko idatz-zatian ezarritakoaren arabera egindako ordain-agiria eman beharko dio ordainketa egin duenari, eta egintza horren bidez behartuko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrean erakunde kolaboratzailea, ordain-agirian jasotako egunetik aurrera eta bertan zehaztutako zenbatekoaz.

  1. – Diruzaintza gaietan eskuduna den sailak gutxienez kontu berezi bat izango du erakunde kolaboratzaile bakoitzean. Kontu horren irekiera Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari buruzko irailaren 30eko 211/1997 Dekretuaren 6. artikuluan xedatutakoaren arabera arautuko da.

  2. – Kontu bereziaren titularra Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusia izango da eta kontuaren izena "Tesorería General del País Vasco - Euskal Herriko Diruzaintza Nagusia Cuenta especial - Kontu berezia". "TGPV - EHDN Cta. especial - Kontu berezia." izendapen laburtua erabili ahal izango da.

  3. – AEB, CECA eta UNACC elkarteek onartutako diru-bilketa koadernoetan ezarritako arauak jarraituz eragiketa normalizatuen ordainketen idatzoharrak bakarrik egin ahal izango dira kontu berezian. Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiko kontu orokorretara egindako saldo-aldaketen kontzeptupean, kontua kudeatzeko pertsona arduradunek agindutako eragiketen zordunketa-idatzoharrak ere egingo dira.

  4. – Erakunde laguntzaileak ordainketa egiten den data berean burutu beharko du sarrera dagokion kontu berezian. Berdin izango zaio zein bulegok onartu duen ordainketa eta zein izan den ordainketa-modua, telematikoa ala leihatilakoa. Data hori bat etorriko da agiriaren balioztatze-datarekin.

    Ordainketa egiten den egun berean ezingo balitz kontuan sarrera egin, salbuespenezko gertaeraren bat tarteko, balidazioak ordainketa onartu duen bulegoko sarrera-data jaso beharko du.

  5. – 3. puntuan aipatutako elkarteek onartutako bilketa arautuaren koadernoaren eta atzizkien bidezko eragiketen eguneroko oharrak sailkatu beharko ditu erakunde laguntzaileak. Ordainketaren benetako datarekin bat etorriko den balio-data eta ordainketa-data adierazi beharko dira.

  6. – Diru-sarreraren agirian adierazitako kopuruaren aldean desberdina den kopuruko ordainketarik ezingo da onartu. Agindu hau ez betetzeak sor litzakeen ondorioen ardura erakunde kolaboratzailearena izango da.

  1. – Kontu okerrean ezarriko balitz ordainketa eta gertaera hau oharraren egun berean antzemango balitz, kopuru bereko zordunketaren bidez ezabatuko litzateke oharra eta legokiokeen kontuan jasoko litzateke ordainketa.

    Era berean, erakunde kolaboratzailean gehiegizko edo bikoiztutako ordainketa gertatuko balitz eta egun berean antzeman, dagokion ezabapena burutuko litzateke eta ez luke islarik izango kontu berezian.

  2. – Egozpen okerra, gehiegizko ordainketa edo bikoiztua eguna iragan ondoren antzemango balira, erakunde kolaboratzaileak diruzaintza-gaietan eskumena duen sailarekin jarri beharko luke harremanetan gertaera konpontzeko.

  3. – Ordainketa bikoiztua erakunde kolaboratzaile desberdinetan gertatuko balitz, administratuak jarri beharko du harremanetan dagokion sail biltzailearekin gertaera konpontzeko asmoz.

  1. – Erakunde laguntzaileek egunero igorriko dute egindako kobraketei dagokien informazioa diruzaintza-gaietan eskudun den sailari.

  2. – AEB, CECA eta UNACC elkarteek araututako eta onartutako fitxategien egiturara egokituko dira datuen trukeko fitxategiak. Editran-en bidez jaulkiko dira, 3.1 eta goragoko aldakian, edo ordezka lezakeen beste sistemaren baten.

  3. – Erakunde kolaboratzaileak prest egongo dira egunero zero orduetatik sei orduetara beharrezko artxibategi fisikoak trukatzeko diruzaintza-gaietan eskudun den sailarekin. Fitxategien eskualdaketarako erakunde kolaboratzaileren bat ez dela prest egon ulertuko da, erakunde horri egotz dakizkiokeen arrazoiengatik eskualdaketak ezin izan badira osoan burutu.

    Prest egonak ez diren Editran saioari dagokion ordu-leihoaren amaieratik hurrengo 24 orduetan artxibategi edo fitxategiak jaso/bidaltzeko beharrezko baliabideak jarriko dituztela agintzen dute erakunde kolaboratzaileek.

  4. – Erakunde kolaboratzaileen aldetik eskualdaketa-arazoak sortuko balira, arazo tekniko horiek konpondu ondoren aurreko paragrafoan aurreikusitako informazioa duten fitxategiak igorri beharko dituzte erakundeok eta diruzaintza-gaietan eskudun den sailari gertaeraren berri eman.

    Akatsa alderdi jasotzailean gertatzen bada eta alderdi horrek erakunde kolaboratzaileek igorritako informazioa berreskuratzea lortzen ez badu, diruzaintza-gaietan eskudun den saila erakundeokin harremanetan jarriko da beharrezko informazioa duten fitxategiak berriz bidal diezazkioten.

  5. – Editran-ek amaiera adierazten duenean hartuko da ontzat fitxategien igorpena, une horretan burutuko delarik bidalgaiaren komunikazio osoa.

    Edozein arrazoirengatik informazioaren igorle edo jasotzaileak saio berean artxibategi bat baino gehiago bidali behar izanez gero, hainbat artxibategi logikodun artxibategi fisiko bakarrean bidali ahal izando dira, aurrekoen lotura soil bezala eta egitura logikoa apurtu gabe, alderdien aldez aurretiko adostasunez.

Gordetzekoak diren kobrantza-agiriak eta erakunde kolaboratzaile diren aldetik burututako eragiketei dagozkien erregistro informatikoak gorde beharko dituzte erakunde kolaboratzaileek, eta beharrezkoa izanez gero diru-zaintzan eskumena duen sailaren eskura jarri balioztatze-dataren ondorengo sei urtez. Telematika bidez egindako ordainketei dagokienez, betebehar horiek Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2008ko apirilaren 11ko Aginduan xedatutakoaren arabera egiten diren erreferentzia-zenbaki osoak sortzeko euskarri informatikoei dagozkie. Agindu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren zuzenbide publikoko sarreren ordainketa Ordainketa Pasabidearen bidez egitea arautu zuen.

  1. – Diruzaintzan eskumena duen sailak baimendutako kreditu-erakundeek, hau da, bankuek, aurrezki-kutxek eta kreditu-kooperatibek jardun ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiko diru-bilketaren kudeaketan erakunde kolaboratzaile gisa.

    Eskatutako baimena ematea komeni den ala ez behar den bezala balioztatzeko, ondoko baldintzak betetzeaz gain kontuan hartuko da diru-bilketako lankidetza-zerbitzuan zenbateraino izango den lagungarri.

  2. – Baimena lortzeko, honako baldintza hauek bete beharko dituzte kreditu-erakundeek.

    1. Agindu honen eranskinean jasota dauden eta lankidetza-zerbitzuaren alderdi guztiak betetzea ahalbidetzen duten baliabide tekniko, elektroniko, informatiko eta telematikoak izatea beren sare osoan edo zati batean.

    2. Lankidetza-zerbitzua emateko gutxienez 50 bulego jardunean izatea Euskal Autonomia Erkidegoan.

    3. Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2008ko apirilaren 11ko Aginduan ezarri bezala Ordainketa Pasabidea erabiltzeko aukera emateko moduan izatea. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren zuzenbide publikoko sarrerak Ordainketa Pasabidearen bidez ordaintzea arautu zen.

    4. Diru-bilketaren lankidetza-zerbitzua Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan emateko aukera egiaztatzea.

    5. Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta izatea.

    6. Telematika edo euskarri magnetikoko bitarteko bidez eta modu zentralizatuan bankuko kontuetan esku-diruaren enbargo-prozeduretara atxikita egotea.

  1. – Baimena emateko prozedura diru-zaintzan eskumena duen sailari bidalitako eskariaren bitartez hasiko da, eta ondoko informazio eta agiriak izan beharko ditu:

    1. Kreditu-erakundearen identifikazio-datuak.

    2. Erakundean egindako kobrantzak zentralizatuko dituen bulegoaren helbidea eta banku-gakoa eta diruzaintzan eskumena duen zuzendaritzarekin hizketakide izateko izendatutako pertsona edo pertsonak.

    3. Agindu honen xedea den zerbitzua emango duen erakunde kolaboratzaileen zerrenda Euskal Autonomia Erkidegoan, bakoitzaren helbidea eta banku-gakoa adieraziz.

    4. Berariazko aitormena, agindu honetan ezarritako baldintzetan lankidetza-zerbitzua emateko gai dela eta aurreko artikuluan ezarritako betekizunak betetzen dituela adieraziz.

    5. Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta izatearen egiaztagiria.

  2. – Eskariaren gaineko ebazpena emateko, diru-bilketako lankidetza-zerbitzuari erakundeak egin diezaiokeen ekarpena eta eskatutako betekizunak bete direla egiaztatzeko beharrezko irizten dituen egiaztapenak egin eta txostenak eskatu ahal izango ditu diruzaintzan eskumena duen sailak.

  3. – Baimen-eskaria diru-zaintzako gaietan eskumena duen sailak ebatziko du saileko titularraren agindu bidez.

    Erakunde kolaboratzaile izaera diru-bilketaren kudeaketan eskumena duten organoei jakinaraziko zaie eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

  4. – Baimen-eskarian zerbitzua emateko bulegoen zerrendan dauden erakunde kolaboratzaileen bulegoak hartuko ditu bere barne baimenak.

    Zerbitzua emateko bulego berri bat gaitzeak ez du esan nahi baimen berria eskatu behar denik, diru-bilketa gaietan eskumena duen sailari inguruabar hori jakinarazteko betebeharra alde batera utzi gabe.

  5. – Baimenaren jakinarazpena egin eta 5 eguneko epean eta lankidetza-zerbitzua ematen hasi aurretik, diru-bilketan eskumena duen sailari ondokoa jakinarazi beharko diote erakunde kolaboratzaileek:

    1. zerbitzua ematen hasteko eguna edo egunak. Data hori betiere baimena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epe barrukoa izango da.

    2. diru-sarrerak egingo direneko kontu bereziaren kodifikazioa, bezeroaren kontu-kode normalizatuaren egitura izango duena.

  6. – jardueran aritzeko betekizunetan edo eskarian jarritako datuetan sortzen diren aldaketak diru-bilketan eskumena duen sailari jakinarazi beharko dizkiote erakunde kolaboratzaileek.

  1. – Erakunde kolaboratzaileen jardueraren jarraipena egiteko ardura diru-bilketaren kudeaketan eskumena duten diru-bilketako organoek izango dute.

  2. – Agindu honek arautzen duen erakunde kolaboratzaileen jarduera egiaztatu ahal izango du diruzaintzako gaietan eskumena duen sailak.

    Jakineko denbora batez aipatu erakundeek edo haien bulegoek izan duten lankidetza-jarduerari edo hainbat eragiketen agiriak ikuskatzeari buruzkoak izango dira egiaztapen-jarduerak.

  3. – Egiaztapenak egiteko, kolaboratzaile diren aldetik erakundeen jarduerari buruzko agiri guztiak horretarako izendatutako funtzionarioen esku jarri beharko dituzte erakunde kolaboratzaileek.

Erakunde kolaboratzaile gisa jarduteko baimena uko egin ahal izango diote kreditu-erakundeek. Ondorio horietarako, erakunde kolaboratzaile gisa egingo dituen eragiketei amaiera emateko data baino gutxienez bi hilabete lehenago, lankidetza-zerbitzua emateari utzi nahi dion kreditu-erakundeak diru-bilketan eskumena duen sailari jakinarazi beharko dio inguruabar hori.

  1. – Erakunde kolaboratzaileek Agindu honetan eta gainerako arau ezargarrietan adierazitako betebeharrak hausten dituztenean, emandako baimena aldi baterako eten edo betiko baliogabetu ahal izango da, laneko lurralde-eremua aldi baterako edo betiko mugatu edo bulegoetako bat lankidetza-zerbitzua eskaintzetik salbuetsi, kasu bakoitzean dagokion arduraren kalterik gabe.

  2. – Dagokion kontraesaneko administrazio-espedientearen instrukzioa egin ondoren, diruzaintza-gaietan eskumena duen saileko titularrak baimena eten, mugatu edo baliogabetu ahal izango du.

  3. – Eteteko, mugatzeko edo baliogabetzeko erabakia hartzeko, hurrengo gertaeraren bat, besteren artean, aintzat hartu ahal izango du eskumena duen organoak:

    1. Eskumena duen diru-bilketa organoari erakunde kolaboratzaileak eskaini behar dion informazioa, behin eta berriz, ezarritako epez kanpo, osatu gabe edo hutsune larriekin aurkeztea.

    2. Eskumena duen diru-bilketa organoari eskaini behar dion informazioan, erakundeak zaindu behar duenean edo ordaintzaileei eskuratu behar dien informazioko datuen erabilera okerra.

    3. Diru-bilketan garrantzia duten edozein datu, txosten edo aurrekari emateko edo adierazteko betebeharrak haustea.

    4. Enbargo-aginduak ez betetzea eta kautela- edo berme-neurria ezarria duten edo enbargatutako ondasunak kentzen parte hartzea edo onartzea.

    5. Diruzaintza-gaietan eskumena duen sailak burutu behar duen erakunde kolaboratzaileen jardunaren kontrol- eta egiaztapen-lana oztopatzea.

    6. Eskudun den diru-bilketa organoaren kontuan bildutako kopuruen sarrera egunero ez burutzea, Herri Ogasunari edo ordaintzaileari kalte larria sortu zaionean.

    7. Erakundearen bidez egindako ordainketa-kopuru eskasa edo hutsa dela-eta erakutsitako eraginkortasunik eza.

  4. – Erakunde kolaboratzaile gisa aritzeko baimena eteteko, mugatzeko edo baliogabetzeko erabakiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.

Gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren diru-bilketaren kudeaketan kolaboratzaile diren eta Agindu hau argitaratu ondoren kolaboratzaile izaten jarraitu nahi duten kreditu-erakundeek, baimena eskatu beharko dute, 10. artikuluan ezarritakoaren arabera, arau hau indarrean jarri ondoko bi hilabeteko epean, eta baimen-eskaria ebatzi arte indarrean dagoen prozedurarekin bat jarraituko dute lankidetzan.

Ezarritako epean eskaria ez aurkezteak edo baimena ez emateak burutu izan duten lankidetzari uztea ekarriko du berekin.

Funtzionaltasuna Nahitaezko baldintza Aukerako baldintza

Bi hizkuntzatan (Euskara / Gaztelania) Bai

Datuen lehen pantaila. Bai.

Beraren banka elektronikoaren bidezko ordainketa. Bai.

Txartelaren identifikazioaren bidezko ordainketa. Bai, bezero guziei banka

elektronikoa zabalduta ez

duten KEKentzat.

Ordainketa bakoitzeko banakako EZO ateratzea. Bai.

  1. Koadernoa. Bai.

    Estandarra ez den 57. Koadernoa. Bai, Eusko Jaurlaritzaren

    KEKentzat

  1. Koadernoa. Bai.

    Ordainketa leihatilan. Bai.

    Multzokako ordainketa. Bai, Eusko Jaurlaritzaren

    KEKentzat

    Eragiketen emaitzaren on-line erantzuna, banakako nahiz multzokako Bai.

    ordainketetarako.

    BKG erabiliz egindako ordainketaren egoeraren egiaztapena. Bai.

    EZO erabiliz egindako ordainketaren egoeraren egiaztapena. Bai.

    24 orduko zerbitzua: ordainketa egiten den data berean jasoko dira Bai.

    kontuan ordainketak, KEKaren eragiketen itxiera-ordua 24:00

    orduak baino lehenagokoa izan arren.

    Aurreko atala burutu ezingo balitz, eta kobraketen azken eguneko Bai.

    ordain-agirien kasuan, KEKak ordainagiria ezin dela ordaindu

    jakinaraziko dio bezeroari, KEKak berak burutu duen eragiketen

    itxiera dela-eta.

  1. eta 60. Koadernoen ordainketetan dagozkien ziurtagiriak jaulkitzea. Bai.

  1. eta 60. Koadernoen ordainketei dagozkien ziurtagiri bikoiztuaren Bai.

    jaulkipena, leihatilako odainketaren funtzionaltasunaren bidez.

    ST Birtuala Ez, erakunde esleipendu-

    narentzat izan ezik

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.