Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2007ko ekainaren 8koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak kudeatutako datu pertsonalak dituzten fitxategi jakin batzuk arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 128
  • Hurrenkera-zk.: 3734
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2007/06/08
  • Argitaratze-data: 2007/07/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Sailak; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikuluak ezartzen du herri administrazioen jabetzako datu pertsonalen fitxategiak sortu, aldatu eta ezabatzeko, xedapen orokor bat argitaratu beharko dela Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean, eta bertan artikulu horren edukia azaldu beharko dela xedapen horren oinarrizko edukian.

Eusko Legebiltzarraren otsailaren 25eko 2/2004 Legeak -Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoak- 18. artikuluan Datuak Babesteko Erregistroa sortzen du, eta ezartzen du Erregistro horretan inskribatuko direla lege horren aplikazio-eremuan sartzen diren fitxategiak.

Urriaren 18ko 308/2005 Dekretuak Eusko Legebiltzarraren 2/2004 Legea garatzen du, eta 2. artikuluan ezartzen duenez, datu pertsonalen fitxategirik sortu, aldatu edo ezabatuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoek Datuak Babesteko Euskal Bulegoari jakinarazi beharko diote, DBEBren zuzendariaren 2005eko uztailaren 21eko ebazpenaren bidez onartutako eredu normalizatuari jarraiki (EHAA, 125. zk., 2005eko abuztuaren 31koa).

Hezkuntza-munduan eta prestakuntzan datu pertsonal asko eta asko erabiltzen dira, eremu horiek oso inportanteak direlako eta gizartean eragin handia dutelako. Hori dela eta, datuon erabilera kontu handiz arautu behar da, euren barnean hartzen duten talde osoaren eskubideak behar bezala babesteko.

Bestetik, Administraziotik zuzenean egiten ez den jarduera izanik oso izaera deszentralizatzailea du, eta hezkuntza- eta prestakuntza-antolaketan hainbat eta hainbat gizarte-eragilek parte hartzea eskatzen du. Horrenbestez, horien guztien gaineko datu pertsonalak erabili behar dira, eta datuon erabilpenak behar bezala mugatuta eta araututa egon behar du.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1996ko irailaren 24ko Aginduak (1996ko urriaren 9ko EHAA) arautzen ditu Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailekoak izan eta datu pertsonalak jasotzen dituzten fitxategi automatizatuak, sasoi hartan indarrean zegoen araudiari jarraiki.

Horren ostean, beste prestakuntza-programa batzuk jarri dira abian, eta horiek ere eskatu dute datu pertsonaletarako fitxategiak sortzea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari dagozkion kudeaketa-funtzioak betetzeko.

Beraz, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa -Datu Pertsonalak Babesteko Legea (DPBL)- eta Eusko Legebiltzarraren otsailaren 25eko 2/2004 Legea -Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko Legea (DBEBSL)- betetzeko, honako hau

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoari emango zaio horren berri, horretarako finkatutako prozedura normalizatuaren bidez. Helburua da Datuak Babesteko Euskal Bulegoak datuok Datuak Babesteko Erregistroan jasotzea, gero Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren Erregistroan txertatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko ekainaren 8a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

(2007ko ekainaren 8ko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren Aginduaren bitartez eskuordetutako izenpea erabiliz)

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

PABLO JESÚS LARRAURI ALTONAGA.

  1. fitxategia- Hizkuntzak www.hiru.com web orriaren bidez ikastea.

    1. Helburua:

      Hizkuntzak ikasteko, www.hiru.com-en izena emanda duten lagunen datu egokiak izatea.

    2. Lortu nahi ditugun edo derrigor hornitu behar ditugun datu pertsonalak, pertsonenak zein taldeenak:

      Hizkuntzak on-line edo CD bidez ikasteko, Etengabeko Ikaskuntzako atarian (www.hiru.com) izena ematen duten pertsonenak.

    3. Datu pertsonalak jasotzeko prozedura:

      Programan izena emateko interesdunek erabili behar duten inprimakiaren bidez.

    4. Fitxategiaren oinarrizko egitura eta datu pertsonal moten deskripzioa, honako hauek ere sartuta:

      Identifikazio-datuak.

    5. Datu pertsonalak lagatzea eta, behar izanez gero, aurreikusitako hirugarren estatuei datuak transferitzea:

      Ez da halakorik aurreikusten.

    6. Administrazioen organoak (fitxategiaren erantzuleak):

      Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza.

    7. Zein zerbitzu edo ataletara jo datuak sartu, zuzendu, ezabatu eta aurkatzeko eskubideaz baliatzeko:

      Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza.

    8. Eska daitezkeen segurtasun-neurriak, maila adieraziz (oinarrizko, ertaina edo handia).

      Oinarrizko maila.

  2. fitxategia.– Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloak eskaintza partzialaren modalitatearen bidez egiten dituzten ikasleen fitxategia.

    1. Helburua:

      Eskaintza partzialaren modalitatearen bidez Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloak egiten dituzten lagunen datu egokiak izatea.

    2. Lortu nahi ditugun edo derrigor hornitu behar ditugun datu pertsonalak, pertsonenak zein taldeenak:

      Eskaintza partzialaren modalitatearen bidez ikastetxe publiko zein pribatu baimenduetan ikasteko izena ematen duten lagunak.

    3. Datu pertsonalak jasotzeko prozedura:

      Matrikula-inprimakiaren bidez.

    4. Fitxategiaren oinarrizko egitura eta datu pertsonal moten deskripzioa, honako hauek ere sartuta:

      1. Identifikazio-datuak.

      2. Ikasketak eta lanbidea.

    5. Datu pertsonalak lagatzea eta, behar izanez gero, aurreikusitako hirugarren estatuei datuak transferitzea:

      Ez da halakorik aurreikusten.

    6. Administrazioen organoak (fitxategiaren erantzuleak):

      Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza.

    7. Zein zerbitzu edo ataletara jo datuak sartu, zuzendu, ezabatu eta aurkatzeko eskubideaz baliatzeko:

      Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza.

    8. Eska daitezkeen segurtasun-neurriak, maila adieraziz (oinarrizko, ertaina edo handia).

      Oinarrizko maila.

  3. fitxategia.– Bizitza osoan zehar ikasteko bitartekaritza-zerbitzuetara jotzen duten lagunei buruzko fitxategia.

    1. Helburua:

      Eskualdean eta inguruko eremuetan bizitza osoan zehar ikasteko ekintzei buruzko informazioa eta aholkuak eskatzen dituzten lagunei buruz eskura izan behar diren datuak izatea.

    2. Lortu nahi ditugun edo derrigor hornitu behar ditugun datu pertsonalak, pertsonenak zein taldeenak:

      Bizitza osoan zehar ikasteko abian jarri diren ekintzei buruzko informazio eta aholku eske bitartekaritza-zerbitzuetara jotzen duten lagunak.

    3. Datu pertsonalak jasotzeko prozedura:

      Datu pertsonalak jasotzeko inprimakiaren bidez.