Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2005eko abenduaren 1ekoa, Jaurlaritzako lehendakariordea eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburua denarena, datu pertsonalen fitxategiak sortu eta gehitzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakariordetza; Ogasun eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 8
  • Hurrenkera-zk.: 155
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2005/12/01
  • Argitaratze-data: 2006/01/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20.1 artikuluan ezartzen da herri-administrazioetako fitxategiak sortu, aldatu edo ezabatzeko xedapen orokorra argitaratu behar dela Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean.

Eusko Legebiltzarraren Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legeak 4.2 artikuluan ezartzen du beste administrazio, erakunde edo korporazio batzuetako datu pertsonalen fitxategiak sortzeko, aldatzeko edo ezabatzeko erabakian edo xedapenean, eskatutako guztiak jaso behar izango direla. Erabaki edo xedapen hori, gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo, bere eginkizun nahiz eskumenek hartzen duten eremua aintzat hartuta, dagokion lurralde historikoko aldizkari ofizialean argitaratuko da.

Jaurlaritzako lehendakariordea eta Ogasun eta Herri Administrazio Saileko sailburua denaren 2004ko martxoaren 2ko Aginduan (EHAA, 59. zk., 2004ko martxoaren 26koa), IV. eranskinean, Euskal Estatistika Erakundearen datu pertsonalen fitxategiak sortu ziren.

Alabaina, agindu horren IV. eranskineko zerrendan datu pertsonalen fitxategi berri bi gehitu behar dira.

Hori dela bide, aipatu lege organikoan xedatutakoarekin bat etorriz eta legezko xedapenek emandako ahalmenak erabilita, hauxe

Agindu honetako eranskinean jasotzen diren fitxategiak sortu dira. Fitxategi berri hauek, bada, 2004ko martxoaren 2ko Aginduko IV. eranskinean jasotzen diren Euskal Estatistika Erakundearen datu pertsonalen gainerako fitxategiei gehituko zaizkie.

  1. – Herri administrazioek euren eskumenak burutzeko biltzen edo ateratzen dituzten datu pertsonalak ez zaizkie beste herri-administrazio batzuei emango baldin eta azken hauek beste eskumen batzuetarako edo gai ezberdinei buruzko eskumenetarako erabiliko badituzte. Salbuespen bakarra izango da, datuak helburu historiko, estatistiko edo zientifikoetarako erabili nahi izatea.

  2. – Halaber, datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko estatistika-erakuntzari eta beste herri-administrazio batzuetako estatistika-erakunde eta -zerbitzu batzuei laga ahal izango zaizkie; betiere, datu pertsonalen babeserako 15/1999 Lege Organikoan, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legean eta Funtzio Estatistiko Publikoari buruzko maiatzaren 9ko 12/1989 Legean xedatutakoaren babesean.

Agindu honen eranskinean jasotzen diren fitxategien organo arduradunaren titularrak beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu fitxategiak hasieran ezarritako helburuetarako erabiltzen direla bermatzeko, datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko, datuak ez direla baimenik gabe aldatu, galdu, erabili edo eskuratzen zaintzeko, eta datu pertsonalen babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta berau garatzen duten arauetan aitortzen diren bermeak, betebeharrak eta eskubideak betetzeko.

  1. – Kexak eta iradokizunak.

    1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak:

      Estatistika-informazioa erabiltzen dutenen kexak eta iradokizunak bideratzea, informazio hori hobetze aldera.

    2. Datuen jatorri diren pertsonak edo taldeak:

      Estatistika-informazioaren erabiltzaileak.

    3. Datuen jatorria eta horiek biltzeko prozedura:

      Erabiltzaileak berak inprimaki baten bidez edo formulario elektroniko baten bidez eman duen informazioa.

    4. Fitxategiaren oinarrizko egitura:

      Identifikaziorako datuak.

    5. Datuen lagatzea:

      Ez da horrelakorik egin.

    6. Fitxategiaren organo arduraduna:

      Euskal Estatistika Erakundearen zuzendaritza nagusia.

    7. Datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezeztatzeko edo horien erabileraren aurka egiteko eskubideak balia daitezkeen unitatea edo zerbitzua:

      Euskal Estatistika Erakundearen zuzendaritza nagusia

      Donostia–San Sebastián 1

      01010 Vitoria–Gasteiz (Araba)

    8. Segurtasun neurrietan eska daitekeen maila:

      Oinarrizko maila.

  2. – Estatistiken hedapena.

    1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak:

      Estatistika-informazioaren hedapena.

    2. Datuen jatorri diren pertsonak edo taldeak:

      Estatistika-informazioaren erabiltzaileak.

    3. Datuen jatorria eta horiek biltzeko prozedura:

      Erabiltzaileak berak emandako informazioa.

    4. Fitxategiaren oinarrizko egitura:

      Identifikaziorako datuak.

    5. Datuen lagatzea:

      Ez da horrelakorik egin.

    6. Fitxategiaren organo arduraduna:

      Euskal Estatistika Erakundearen zuzendaritza nagusia.

    7. Datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezeztatzeko edo horien erabileraren aurka egiteko eskubideak balia daitezkeen unitatea edo zerbitzua:

      Euskal Estatistika Erakundearen zuzendaritza nagusia

      Donostia–San Sebastián 1

      01010 Vitoria–Gasteiz (Araba)

    8. Segurtasun neurrietan eska daitekeen maila:

      Oinarrizko maila.