Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Open Data Euskadik IKT aplikatuaren 2016ko saria jaso du

Argitalpen-data: 

Atzo ospatu zen Bilbon "Teleko Gaua, euskal IKTen gaua"-ren seigarren edizioa, bi urtean behin egiten den eta telekomunikazio-ingeniarien elkarteak eta elkargoak azken urtean izandako proiektu berritzaileei saria emateko izaten den ekitaldia, kolegiatu eta ekitaldiaren babesleen proposamenak kontuan hartuta.

Han izan ziren sektore horretako 150 ordezkari, eta baita Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Saileko Sailburua, Josu Erkoreka, eta Bilboko alkatea, Juan Mari Aburto.

Oraingo honetan, Open Data Euskadi IKT Aplikatuaren kategorian saritua izan zen, ingurumenean edo garapen sozialaren arloan izandako proiektu garrantzitsuei zuzendutakoa. Epaimahaiak ekimenari buruz honako hau azpimarratu zuen: "Euskadin balioa eta aberastasuna sortu, gardentasuna sustatu, eta, administrazioen arteko elkarreragingarritasuna bultzatu egiten du, administrazio desberdinetako datuak erabiltzen dituzten zerbitzuak sortzeko aukera ematen baitu.

Ikusi, Boletus eta Nire iHealth ekimenak ere sarituak izan ziren 'TelekoGaua 2016' ekitaldian, euskal IKT hoberenak bezala aitortuak izanik, Open Data Euskadirekin batera.

Informazio gehiago Irekia webgunean