Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Open Data Euskadi aurkeztu dugu Europako Legebiltzarrean

Argitalpen-data: 

Europako Legebiltzarrak konferentzia bat antolatu zuen, honako lema honekin: "Cyber-Security, Open Data, Interoperability: Towards a truly smart e-administration".

Javier Bikandi Irazabal Europako Legebiltzarreko agerraldianEuropar Batasuna merkatu digital bakarraren alde ari da lanean eta horretarako tartean dauden eragile guztien parte-hartze aktiboa behar du: Europar Batasuneko erakundeak, nazio eta eskualde mailako administrazioak, industria, eragile akademikoak eta gizarte zibila. Lankidetza hori bereziki garrantzitsua da e-administrazioaz ari garenean, prozedura digitalak eta eragile guztien arteko komunikazioa hobetzen baititu.

Ekainaren 29an, asteazkena, Gaia Trade Factory-ren esku –Euskadiko puntako bost TIC enpresek osatutako elkartea- Europako Legebiltzarrak konferentzia bat antolatu zuen, honako lema honekin: "Cyber-Security, Open Data, Interoperability: Towards a truly smart e-administration” (PDF, 988 kb).

Izaskun Bilbaok Europako legebiltzarkideak konferentzia estreinatu zuen, eta bertan azpimarratu zuen e-administrazioak duen garrantzia administrazio adimendua lortzeko, arlo publikoan zerbitzu eraginkorragoak eta berriak sortuz. Parte-hartzaileen artean honako hauek izan ziren:

  • Europako Komisioaren ordezkari bezala aritu zen Konstantinos Bovalisek (DG DIGIT) elkareraginkortasunari buruz hitz egin zuen.
  • Brighton Unibertsitateko irakasle den Janet Delvek dokumentu elektronikoei buruzko aurkezpena eman zuen.
  • Javier Bikandik, Eusko Jaurlaritzako Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaria, Open Data Euskadi aurkeztu zuen.

Ondorioz, konferentzia oso interesgarria izan zen, Open Data Euskadi Europako Legebiltzarrean ezagutzera emateko aukera eman ziguna eta baita beste proiektu oso interesgarri batzuk ezagutzeko ere. Azkenik, Gaia Trade Factory elkarteari eta Izaskun Bilbaori eskerrak eman nahi dizkiegu.