Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Datu irekien inguruko konferentzia (IODC 20016)

Argitalpen-data: 

Open Data Euskadi ekitaldian izan zen, datu irekien arloan mundu mailan dauden irtenbide eta berritzaileekin batera.

Urriaren 5 eta 6an Madrilen ospatu zen Datu Irekien Nazioarteko 4. Konferentzia: International Open Data Conference (IODC 2016).

'Mundu-mailako helburuak, toki-mailean eragina' lemapean konferentziak Open Datari lotutako profesional multzo zabala elkartu zuen: sektore publikoko buruzagiak, enpresa pribatuak, startup-ak, profesional independienteak, Gobernuz Kanpoko Erakundeak, datu-kazetariak eta gizarte zibiliaren ordezkariak.

IFEMA erakustazokaren iparraldeko eremuan kokatutako areto nagusian eta ondoko 6 aretoetan izan ziren datu irekien inguruko zenbait aukezpen, hitzaldi eta lantalde. Guztira intentsitate handiko bi egun bizi genituen.

Konferentziara joandako Open Data Euskadi proiektuko eta Eusko Jaurlaritzako beste eremu batzuetako ordezkariak open dataren arloan izandako esperientziak eta aukera berriak partekatu eta eztabaidatu zituzten. Aukera paregabea izan zen beste esperientzietatik ikasteko eta datu irekiei balioa nola eman hausnartzeko.

Informazio gehiago ekitaldiari buruz: