Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Open Data Euskadi Donostiko Cine CC jaialdian

Argitalpen-data: 

Azaroaren 16an “Cine CC Donostia” jaialdiaren estreinaldian izan genuen, “Interneteko mutila. Aaron Swartzen historia” filma eman zuten egunean. Filmaren ondoren, hizlari bezala hartu genuen parte solasaldian eta publikoarekin batera datu eta ezagutza irekei buruz eztabaidatu genuen.

Filma Aaron Swartz-en bizitzari buruz da, aseezineko ezagutza grina zuen informatika programazioko prodijio bat. Interneteko, hezkuntzako eta politikako aktibista aintzindari bezela azaleratu ondoren, 2011 eta 2011. urteetan zenbait kargu federalengatik salatu zuten eta honek ondoz ondoko gertaera batzuk piztu zituen, bukaera dramatikoa izan zutenak, interneteko komunitatea txunditurik utziaz. Filma hau derrigorrezkoa da ondoren gertatu diren kasuen gakoak ezagutzeko, Edward Snowdenena edo Manning soldatuarena adibidez.

Filma bukatzean Eusko Jaurlaritzaren datu-irekien ekimena labur azaldu genuen eta Txarlie Haktivistarekin, Mario Penarekin (Save Creative) eta publikoaren beste kide batzuekin eztabaidatu genuen gaiari buruz. Filma ikustea gomendatzen dizugu orain arte aukera izan ez baduzu, gaur egungo internet ezagutzeko beharrezkoak diren gako batzuk ematen baititu.