Ekainaren 20an emango dizkiegu sariak 2018ko Euskadiko Datu Irekien lehiaketetako irabazleei
Argitalpen-data:
Ekainaren 20an 2018ko Datu Irekien lehiaketaren sariak emango ditugu Euskadiko Artxibo Historikoan (María Díaz Haro 3, Bilbao) goizeko 10etatik aurrera.
Sari-emate ekitaldia baino lehen publiko orokorrari irekitako lan saioa burutuko dugu, herritarren parte-hartzearen alorrean berrikuntza eta ikuspuntu berriekiko interesa duen pertsona orori zuzenduta. Ekitaldia Euskadiko Gobernu Irekirako Aliantzaren (OGP) 3. Konpromisoaren barne kokatu behar da, herritarren parte-hartzearen inguruko berrikuntza publikoko laborategia sortzea helburu duena, hain zuzen ere, Euskadiko herritarren parte-hartzearen I-laba.
Lan saioaren ondoren Open Data 2018 eta Elkarlan 2018 sariak banatuko ditugu. Saritutakoek laburki azalduko dituzte egindako proiektuak, beraien hautagaitzak ezagutarazteko helburuarekin.
Datu Irekien lehiaketaren irabazleak
Honako hauek izan dira sarituak:
- Atlas de salud, medioambiental y socioeconómico de Euskadi por áreas pequeñas, Imanol Montoya Arronizena: Web-atari hau osasun-adierazleetan, sozioekonomikoetan eta ingurumenekoetan Euskadin dauden desberdintasun geografikoak monitorizatzeko sortu da, genero-ikuspegia kontuan hartuta. Erakusten diren mapen bidez, hobeto ulertzen da osasun-adierazleen banaketa geografikoa eta horien determinatzaileak Euskadiko biztanleetan.
- Textreference: euskararako testuingurudun hiztegia, Mikel Artetxe Zurutuzarena: Zerbitzu hau testuinguruaren araberako hiztegia da, euskaraz, eta administrazioen datu irekien bidez elikatzen da. Testuinguruaren araberako hiztegiak aukera ematen du itzulpen-memoria publikoetan hitzak eta esaldiak bilatzeko eta benetan erabili izan diren adibideak erakusteko.
Honako bi hautagaitza hauek saritu dira:
- Adjudicación de licitaciones públicas (pdf, 324 kb), Eurohelp consulting S. L.rena: Proiektu honek, lizitazio publikoetan kontratu-jarduerari buruz datu irekien zenbait gordailutan argitaratutako informazioa baliatuta eta lotutako datuen teknologia baliatuta (Linked Data), negozio-ideia bat proposatzen du, eta horretan posible da datu ireki lotu gisa informazioa izateak dakartzan onurak ustiatzea. Gainera, ideia horretan proposatzen du enpresek eta erakundeek horiek erabil ditzaketela, negozio-aukera berriak aurkitzeko.
- OPE Euskadi (pdf, 682 kb), Enrique Rodal Monterorena: Euskal administrazioen lan-eskaintza publikoen deialdiekin zerikusia duen informazio esanguratsua eskaintzen duen app-a sortzea proposatzen du.
Izen-ematea
Nahiz eta ekitaldia irekia eta doakoa izan, beharrezkoa da izena ematea:
- Data: ekainak 20, 10:00 - 13:30
- Lekua: Euskadiko Artxibo Historikoa (María Díaz Haro 3, Bilbo)
- Izena eman
- Ekitaldiari buruzko informazio gehiago