Ekialdeko Lautada: Urratsez urrats

Barria (Donemiliaga)

Monasterio zistertarra

Barriako monasterio zistertarra Goiz Erdi Arokoa da, XIII. mendekoa, eta Oñatirekin muga egiten duten mendien hegoaldeko magalean dago kokatuta. Ustez, zisterrak sortutako lehen monasterioetakoa da. Haren antzinatasuna Gregorio IX.a aita santuaren buldak, ordenak oraindik gordetzen duenak, egiaztatzen du. XIX. mendera arte berorren parrokia-eliza bazuen. Bereziki aipatzekoa da abadtarren hilerria eta bi oineko klaustroa, alboetan sei arkurekin eta leiho laukizuzenak dituen galera altu itxiarekin. Beraz, Goiz Erdi Aroko Araban dagoen monasterio nabarienetakoa da, aparteko interes arkeologikoa eta, lurpean gordetzen diren hondarrak kontuan izanda, aparteko interes antropologikoa ere duena.

Nolanahi ere, Erdi Aroko jatorrizko eraikinaren arrastorik ez da geratzen, zaharrenak XV. mendekoak baitira. Barriako monasterio-multzoan bi zati bereizi behar dira; alde batetik, Barriako Andre Maria eliza eta, bestetik, monasterio zistertarra bera. Eliza XV. mende amaierako tenplua da, oinplano laukizuzenekoa.

Galeria fotografikoa: