Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Fundazio bat-egitea, desegitea eta likidazioa

BAT-EGITEA

 Fundazioaren sortzailearen debekurik ez badago, eta helburuak errespetatuz, bi eratara bat egin liteke fundazio bat:

  • Fundazio bi, edo gehiago, fusionatuz.
  • Fundazio batek beste bat edo batzuk xurgatuz.

Fundazioen Babeslaritzak bat-egitea onartu beharko du eta Fundazioen Erregistroan inskribatua izan. Horretarako, bat egiten duten Fundazio guztiek egiletsitako notario-eskritura bakarra aurkeztu beharko dute.

Notario-eskriturak honako edukia izango du:

  • Fundazioen gobernu organoen akordioak, estatutuetan araututako bozketa quoruma errespetatuz. Fusionatzeko arrazoiak eta fusioaren ondorioz sortutako fundazio berriaren gobernu organoa adierazi beharko dituzte.
  • Bat-egite proiektua, honako hauek jasoko dituena: bat-egite eragiketaren egitura juridikoa, balantzea, azalpen memoria, bere jarduerak eta ondarea.

 Inskripziorako notario-eskrituraren  bi kopia baimendu aurkeztu beharko dira.

 DESEGITEA

Patronatuak Fundazioa desegitea erabaki dezake. Erabaki horrek Babeslaritzaren aurretiazko baimena beharko du, eta Fundazioen Erregistroan inskribatua izan.

Inskripzioa honako edukia duen notario-eskritura bidez egingo da: Patronatuaren desegite akordioa, balantzea, gobernu organoaren jarduteko programa eta  likidazio ekintzen ondorioz sortutako soberakinak zertarako erabiliko diren.

Inskripziorako notario-eskrituraren  bi kopia baimendu aurkeztu beharko dira.

 LIKIDAZIOA

Fundazioa desegin ondoren, likidazio ekintzak hasi beharko ditu gobernu organoak. Ekintza horiek burutu eta gero, likidazio-eskritura egiletsi beharko du, eta Babeslaritzari bidali.

Notario-eskriturak honako edukia izango du:

  • Gobernu organoaren erabakia ondorengoa onartzeko: likidazio ekintzak, azken balantzea  eta likidazioaren soberakinak aurretik zehaztutako xedera bideratu daitezela.
  • Likidazio ekintzen ondorioz sortutako soberakinen xedearen arrazoiak.

 Babeslaritzak likidazioa onartu ondoren, Fundazioaren Erregistroak fundazioari buruzko idazpenak ezeztatuko ditu.

 Inskripziorako notario-eskrituraren  bi kopia baimendu aurkeztu beharko dira.

Agiriak:

Fundazioaren desegitea inskribatzeko eskabidea. Gordegarria. (pdf, 380 Kb)

Fundazioaren likidazioa inskribatzeko eskabidea. Gordegarria. (pdf, 435 Kb)

Azken eguneratzea: 2013/05/02