Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Ordezkaritzak inskribatzea

Estatuko Fundazioen Erregistroan edo beste Autonomia Erkidego bateko erregistroan inskribatuta dauden fundazioek Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan beren ordezkaritza inskribatzeko eskabidea egiteko, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

• Inskripzioaren eskabidea, fundazio interesdunaren legezko ordezkaritzak izenpetutakoa.

• Eskritura publikoaren kopia baimendua: bertan, inskribatu nahi den ordezkaritza sortzeko gobernu-organoak hartutako erabakia jasoko da. Erabaki horretan ordezkaritzaren helbidea eta fundazioak izendatutako ahaldunen eskumenak aipatuko dira.

• Fundazioen Erregistro eskudunak emandako ziurtagiria, fundazioaren eraketaren inskripzioa eta fundazioak ahaldundutako pertsonen ahalordetzea egiaztatzen dituena.

• Fundazioaren eraketaren eskrituraren kopia soila, bai eta estatutuetan izandako aldaketena ere.

Atzerriko fundazio baten ordezkaritza irekitzeko, eskritura publikoan honako hauek aurkeztuko dira:

• Atzerriko fundazioaren helburuak.

• Atzerriko fundazioaren eraketa egiaztatzen duten datuak edo agiriak, dagokion legediaren arabera.

• Fundazioaren ordezkaritza bat Euskal Autonomia Erkidegoan irekitzea onartzen duen gobernu-organoaren erabakiaren ziurtagiria.

• Ordezkaritzaren izena, bere baitan adierazpen hau hartuko duena: «Fundazioaren ordezkaritza».

• Ordezkaritzak Euskal Autonomia Erkidegoan duen helbidea eta jardute-eremua.

• Bere helburuak betetzeko, ordezkaritzak Euskal Autonomia Erkidegoan modu iraunkorrean egingo dituen jarduerak.

• Ordezkaritzan jardungo duten ordezkarien izenak.

• Ordezkaritzak Euskal Autonomia Erkidegoan garatuko duen lehenengo jarduteko plana.

 

Agiriak:

Ordezkaritzak inskribatzeko eskabidea. Gordegarria. (pdf, 745 Kb)

Azken eguneratzea: 2013/05/02