Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Elkargo edo Kontseilu Profesionalekin desegitea eta likidazioa

Elkargo profesionalak Eusko Legebiltzarraren lege bidez desegingo dira.

Desegite legeak berak zehaztuko ditu halako eta halako elkargo desagertzeak sortuko dituen ondorio juridikoak, haren ondarea kitatzeko prozedura, eta eskubideak eta betebeharrak ezarriko ditu; eta soberakinik bada, haren xedea erabakiko du, dagokion elkargoaren estatutuetan xedatutakoari jarraiki.

Desegiten den elkargo profesionalak izaera juridikoa eta gaitasuna ere galdu egingo ditu desegiteko araua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den unetik aurrera, baldin eta desegitea beste elkargo profesional berri bat edo batzuk sortu direlako gertatu ez bada . Halakoetan, desegiteak indarra izango du sorrerak indarra duen une berean.

Elkargo bat desegiten bada, lehenagotik sortutako beste batean edo batzuetan sartzen delako edo beste elkargo berri bat edo batzuk sortu direlako, desegindakoaren erlazio eta egoera juridiko guztiak beste elkargo horiek subrogatuko dituzte.

Desegin den elkargo profesionalaren lurralde-esparrua beste elkargo batzuen artean banatu behar bada, beste elkargo horiek desegin denaren erlazio eta egoera juridiko guztiak subrogatuko dituzte. Banaketa nola egin elkarrekin erabaki beharko dute, baina, erabaki hori hartzen ez duten bitartean, titularkidetasuna izango dute: zati ezineko kuotak beren artean banatuko dituzte, elkargoa desegin denean leku bakoitzean geratu den elkargokide kopuruaren arabera.

Agiriak:

Elkargo edo kontseilu profesional baten desegitea eta likidazioa. Gordegarria. (pdf, 379 Kb)

Azken aldaketako data: 2013/05/02