Argitalpen-data: 2016/05/04

EKINAREN EGUNA

Aztertu Programan parte hartzen duten taldeek urteak daramatzate Euskal kostaldearen eta ibaien ikerketak egiten. Azterkosta eta Ibaialde kanpainetan egiten den lana aipagarria da benetan. Ez bakarrik laginketak eta galdetegiak betetzerako momentuan, baizik eta gizartean ingurumena zaintzearen beharra zabaltzean.

Hala ere, pauso bat aurrera emateko, duela bost urte EKINAREN EGUNA sortu zen. Maiatzaren 21ean, Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko egunean, Aztertu Programak talde jakin batekin ingurumenaren aldeko ekintza konkretu bat burutzen du.

Aurtengo EKINAREN EGUNA ospatzeko KANOAN igoko gara.

Asua itsasadarra zaborrez garbitzea da gure xedea. Horretarako, 11:00etan Erandioko Lutxana Arraun Elkartearen pabilioian elkartuko gara. Ondoren taldetan banandu, eta kanoak erabiliz uretan eta hertzeetan dauden hondakinak kenduko ditugu. Zaborra sailkatu ondoren jasotakoa pisatuko dugu, 13:30etan hondakin-edukiontzietan sartu aurretik.

Parte hartzaileentzat ekintza DOAKOA da, eta AZTERTU Programa arduratuko da beharrezkoa izango den material guztia eramateaz: kanoak, eskularruak, poltsak, ontziak, etab.

Esperientzia polita ingurumenaren alde lan egin eta igande goiz paregabea pasatzeko.

Ezinezkoa duzu joatea? Gogoratu EKINAREN ASTEAN ere parte hartu dezakezuela: ikastetxearekin, elkartearekin, taldean, banaka, etab...

Esker onak:

  • RK Abentura
  • Erandioko Udala

IZENA EMATEKO

Mezua bidali aztertu@euskadi.eus helbidera edo deitu 902 160 138 zenbakira, hurrengoko datuak adieraziz:

  • KONTAKTU BATEN IZENA
  • TELEFONOA
  • PARTE HARTUKO DUTEN PERTSONA KOPURUA ETA ADINA