Txingudiko Zerbitzuak erakundeak eta URAk Zubimusuko lanak aurkeztu dituzte

Argitalpen-data: 

Zubimusuko saneamendu lanen amaiera dela eta, Txingudiko Zerbitzuak eta Ur Agentziako (URA) arduradunek, ekintzak azaldu dituzte gindako lana izan da, batik bat, erreten guztiak kendu eta hoditeria bakar eta modernoa jartzea Zubimusu erreka bideratzeko. Belaskoenea auzoko saneamendu sarea gauzatu da halaber. Obra hau egiteko aurrekontua 7 milioi eta erdi euro izan dira, eta URA, Eusko Jaurlaritzaren Uraren Agentziak finantzatu du horien %75, eta Txingudiko Zerbitzuak erakundeak, berriz, %25.

Bertako zaharrek ere ez dute gogoan izango Zubimusu erreka igarotzen inoiz ikusi izana. Bada, ordea. Lapitze, Belaskoenea, San Migel eta Mendelu aldea urbanizatu zirenean, ezkutuan geratu zen errekaren ibilgua, zorupean, batik bat, harriz kanalizatua: erretenak.

Arro osoko euri urak eta ur beltzak nahasian iristen ziren erretenen bidez kanalizaturiko erreka honetara. Era honetako kanalizazio zaharrarekin eta igaro den denborarekin, ur jarioek eta euri uholdeek zorupean higadura eragin dute. Hain zuzen ere, eremu honetan, lurrek behea jo dute hainbat lekutan orain dela gutxi.

2002. urtean saneatu zen errekaren azken zatia, eta Renferen eremuan lurrak behea jo ondoren, 2004an saneatu zen beste zati bat. Arroaren burualdean eta hasierako zatian egin dira lanak oraingoan, hauxe da, Oinaurre-Lapitzen, eta batik bat, Belaskoenea auzoan, eta obra honekin amaitutzat ematen da Irungo saneamendu eskema.

Zoruaren ezegonkortasuna eta ingurumenarekiko eraginak izan dira arazo nagusiak eremu honen saneamenduan, azpiegitura zaharkituak eraginak biak ere.

Bestalde, esan behar da, guztiz urbanizaturiko eremua dela hau, biztanleria dentsitate handia eta hirigunera joateko sarbide garrantzitsuak dituela, Elizatxo hiribidea, esate baterako, eta baita nazioarte mailakoak ere, burdinbide sarea, esate baterako, hiru erretenek gurutzatua.

 

Egindako lana izan da, batik bat, erreten guztiak kendu eta hoditeria bakar eta modernoa jartzea Zubimusu erreka bideratzeko. Belaskoenea auzoko saneamendu sarea gauzatu da halaber.

Egoera horren aurrean, benetan garrantzitsua izan da egin den ingeniaritza obra. ?Zulatze horizontala? teknologia aukeratu da hoditeria orokorrerako, eta horrek aukera eman du zorupea horizontalean zulatzeko, mikrotunelak eginez, kanpoaldea ia ukitu ere egin gabe, eta lan hori guztiz segurua izan da hurbileko eraikuntza eta azpiegituretarako.

Kurba horizontal eta bertikal oso zailak egin behar izan dira, gainera, zulatze lan horietan.

Hala bada, Belaskoenea auzoan egin da garrantzi handiko faseetako bat, 600 metro hodi jarri dira prozedura horren bidez: 320 Olagizon kalean, N-1 gurutzatuz, 180 metro Renferen burdinbide aldera, eta 200 metro Balezale kalearen eta Marinel kalearen atzealdearen artean. Beste 120 metrok osatu dute hoditeria orokorra Renferen burdinbidetik, CAFen, beilatokiraino.

Zangen bidez egin dira hoditeria nagusiarekiko zeharrean doazen kolektoreak, sakonera handiarekin gainera toki batzuetan.

Hainbat putzu egin dira obra osatzeko, hodiak hainbat mailatan biltzen dira horietara eta lotzeko kutxetak ere egin dira. Berez, benetako ingeniaritza obra bereziak dira putzu horiek, 11 metroko sakonerak ere behar izan baitira batzuetan.

Hoditeria nagusi berria, 6 eta 11 metroko sakoneran doana, eta zeharkako kolektoreak, saneamendu sare bereiztailea dira dagoeneko, hauxe da, alde batetik doaz ur beltzak eta bestetik euri urak. Horri esker, euri urak ez dira kutsatzen ur beltzekin nahastean, eta Atalerrekako Hondakin Uren Araztegiak gero eta emari gorabehera txikiagoak ditu, oro har, euriaren, eta bereziki, euri uholdeen ondorioz.

Gainera, obra honekin ur beltzak bideratzeko gaitasun handiagoa eman zaio saneamendu sareari, Oinaurreko urbanizazioen ondorioz ekarpen handiagoak aurreikusten baitira. Hustubide gaitasuna ere handitu da, eremuan euri uholdeak gertatzen badira behar bezala erantzuteko. Era berean, sarea ez da eraikin eta azpiegituren azpitik igarotzen.

Zubimusu errekaren saneamendu lanak amaitutakoan, hobetu egin da eremu honetako saneamendu sarearen funtzionamendua, egonkortu egin da lekua eta amaitu egin da Irungo saneamendu eskema orokorra.

Obra hau egiteko aurrekontua 7 milioi eta erdi euro izan dira, eta URA, Eusko Jaurlaritzaren Uraren Agentziak finantzatu du horien %75, eta Txingudiko Zerbitzuak erakundeak, berriz, %25. Lanen esleipeduna UTE Acciona Infraestructuras-Urbycolan izan da eta lanen zuzendaritzat arduratu den enpresa Eptisa.