URA Añorgako errekastoan egiten ari den uholdeen aurkako babeserako eta saneamendu lanak amaitzear daude

Argitalpen-data: 

Pilar Unzaluk hirigintza arduratsu eta kontzientziadun baten alde egin du uholde arriskuak ekiditeko

Obra hauetan Añorgako auzorako lehentasuna zuten hiru jarduera hauek burutu dira: Añorgako errekastoaren hustuketa ahalmena nabarmen handitzea Rekalde eta Errotaburu artean, uholdeen eraginak murrizteko; saneamendu azpiegiturak eraikitzea, ibilguan ematen ziren hondakin-uren isurketak ekiditeko; eta errekastoaren estaldura gabeko guneen luzera handitzea, ingurumenerako duen onura nabarmenarengatik

Gaur goizean Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, Pilar Unzaluk, Donostiako udalerriko Añorga errekastoan amaitzear dauden lanak aurkeztu ditu. Obra hauen xedea, hain zuzen ere, uholdeen aurka babestea eta saneamendua hobetzea izango litzateke. Uraren Euskal Agentzia sortu zenetik erakunde honek burutako lanik handiena da, 21,7 milioiko aurrekontuarekin eta 44 hilabeteko iraupenarekin.

Pilar Unzalu parte hartu du gaur obra hauek aurkezteko Donostian egin den ekitaldian. Bertan izan dira ere Lurralde Plangintza eta Uren sailburuordea, Iñaki Atxukarro, eta donostiako Azpiegitura eta Hiri-Zerbitzuen zinegotzia Nora Galparsoro, ekimen konplexu honetan parte hartu duten erakunde eta enpresa guztien ordezkariekin eta auzoko bizilagunekin batera.

Euskal sailburuak nabarmendu nahi izan du zuzentze ekintza konplexu hauetatik ?guztiok ikasi behar dugula, hurrengo hirigintza garapenak behar bezain ziurrak izan daitezen. Eta hori ez da soilik Gobernuaren lana? erakunde guztiena baizik.

"Beharrezkoa da erakunde guztiek, eta baita gizarteak ere, hau onartzea: ibaiek hedatzeko tokia behar dute. Hirigintza berriari eskatzen diot, gero eta kontzientziatuagoak daudela uste dudalako, eraikitzen diren hirietan ezinbestekoak diren elementu naturalak ondo integraturik egon daitezela, arriskurik sortu gabe" adierazi du.

Egindako lanek ingurumenerako onura nabarmenak ekarriko dituzte: auzoaren paisaiaren kalitatea handituko dute eta Añorgako auzoaren balioa handituko duten etorkizuneko hirigintza jarduerak indartuko dituzte- N1 errepidea berreskuratzea, adibidez.

Lan hauek aurrera eramateko erakunde hauen arteko koordinazioa estua izan da: Donostiako Udala, Añarbeko Urak, Gipuzkoa Foru Aldundia, Cementos Rezola, Italcementi, Euskal Trenbide Sarea eta Uraren Euskal Agentzia- Gobierno Vasco-Eusko Jaurlaritza. Oraindik zati txiki bat egiteke geratzen da Cementos Rezola-Italcementi inguruan hainbat etxeren birkokapena gauzatu arte.

Amaitzear daude URA-k Donostian, Añorgako errekastoan, Rekalde eta Errotaburu tartean burutzen ari den uholdeen aurkako babes eta saneamendu lanak. 44 hilabeteko iraupena eta 21.726.022? aurrekontua izan dute. Lan hauei esker donostiako auzoan hiru helburu nagusi lortu dira.

Alde batetik, ahalmen hidrauliko handiagoa duen ibilgua sortu da. Ondorioz, pertsonek eta auzoko azpiegiturek jasan ditzaketen kalteak gutxitzen dira eta Añorgako ubideak uholdeetatik babesteko duen beharrei erantzuna ematen zaio:

  • Rekalde eta Errotaburu artean dagoen bidea Oriaren bailara eta Donostia arteko korridore naturala da. Handik pasatzen da lehen N-1 errepidea zena.
  • Inongo zalantzarik gabe, auzoaren arkitektura, hirigintza eta paisaian oztopo nabarmena zen. Gainera Añorgako errekastoan kalte aipagarriak sortzen zituen, azken urteetan ubidea ia guztiz estali ondoren, estugune, bihurgune eta estalitako tarte asko sortu zirelako, uraren ibilguan oztopo zirenak. Hauek, eragozpen larriak sortzen zituzten uholde garaietan.
  • Uholdeen aurkako babes lan hauetan aurrekontuaren parte handi bat erabili da, 15.208.936€.

Beste alde batetik, saneamendu azpiegitura egin da. Haren helburua hondakin urak ibilgura ez heltzea izan da, eta, bide batez, horiek Loiolako araztegira bideratzea, han, itsasora heldu baino lehen, Monpaseko itsaspeko hustubidean tratatuak izan daitezen.

  • Ingurumenerako onura nabariak dira, eta, horrekin batera, azpiegitura urbanistikoak indartzen ditu, auzoko bizi kalitatea hobetzeko.
  • Izan ere, Añorgako errekastoaren ibilguak, orain arte, auzoko hondakin-urak geldiarazteko balio zuen, ez baitzegoen urak eten eta egokiro bideratuko zituen hodi biltzailerik.
  • Lan hauetan Añarbeko Urak erakundea parte hartu du, saneamendu lanen %25a ordainduz.
  • Aurrekontu osoaren 3.959.915 € erabili dira obra hauetan

Azkenik, Añorgako errekastoaren saneamendurako eta uholdeetatik babesteko lan horiekin ibaiaren ibilbidearen egoera ekologikoa nabarmen hobetuko da.

  • Obra horiek ibilguak estali gabe duen tartearen luzera handitu egin dute, hasieran zituen 400 metrotatik gaur egun dituen 1970 metrotara, orotara ibaiak 2550 metro dituela kontuan izanda.
  • Errekastoari estaldura kentzeak hainbat animalia eta landare espezie berreskuratzea ahalbidetuko du, orain arte ikusten ez zirenak (arrain fauna, ibaiertzetan ohikoak ziren anfibioak, erribera guneetako landaredia, hala nola, sahatsak, haltzak, lizarra?)
  • Obren zati desberdinak burutu diren bitartean, hainbat ezponda eta azaleratan ekimenak egin dira, horiek paisaian integratzeko eta egonkortzeko Ereintza eta hidro-ereintza handiak egin behar izan dira ? zehazki, 58.000 metro koadro -;zuhaitz eta zuhaizkak landatu dira- 8.900 zuhaitz baino gehiago- edo baita paisai-ingenieria ekintzak ere. Horiekin guztiekin paisaia hobetu da, ibilgu zabalagoak eta garbiagoak lortu direlako eta biologiaren ikuspuntutik berreskuratu direlako.

Lan horiek aurrera eramateko- erakunde hauen arteko koordinazio estua izan da: Donostiako Udala, Añarbeko Urak, Gipuzkoa Foru Aldundia, Cementos Rezola, Italcementi, E.T.S eta inguruko bizilagun eta enpresak eta Uraren Euskal Agentzia.

  • Donostia-San Sebastián obrak aurrera eramateko beharrezkoak ziren lurrak eskaini ditu, lan hauek bateragarri egiteko N1 errepide zaharraren etorkizuneko integrazio urbanistikoarekin.
  • Añarbeko Urak saneamenduko lanak finantziatzeko %25 jarri zuen
  • Gipuzkoako Foru Aldundiak N-1 errepide zaharrak eta Maquinaria parkea, ?El infierno? guneak jasatzen zituen kudeatu behar izan zituen.
  • Cementos Rezola, Italcementi enpresak, bota diren eraikinen jabea, tarte garrantzitsu batean Ubidia estaldura gabe uztea ahalbidetu zuen
  • Lan hauek, zati handi batean, Rekalde eta Añorgan egin ziren trensareen (E.T.S.) banatze lanekin bat egiten zuten. Hori dela-eta E.T.Sk eta URAk hitzarmen bat sinatu zuten , bien lana topo egiten zuen tarteetan horiek batera burutzeko. Erakunde bakoitzak gastuen %50 ordaindu zuten.