2018ko Euskal Autonomia Erkidegoko datu irekien berrerabilera onenetarako sariak

[Apps]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen datu irekien katalogoetako datu multzoak erabiliz zerbitzuak, azterlanak, web aplikazioak edo gailu mugikorretarako aplikazioak eskaintzen dituzten proiekturik onenak saritzea da deialdi honen xedea. 

Aurrekontuko zuzkidura

8.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

  • Eusko Jaurlaritzaren datu irekiak berrerabiltzeko proiekturik onenaren saria egiaztapen-diploma eta 5000 euro izango da. Aldi bakarrean ordainduko zaio zenbateko hori sarituari.
  • Bigarren saria emango zaio bigarren puntuaziorik onena lortzen duen proiektuari. Egiaztapen-diploma eta 3000 euro izango da saria. Aldi bakarrean ordainduko zaio zenbateko hori sarituari.

Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Pertsona fisikoaren nortasuna

Enpresak

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

10286

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Sarietara aurkezten diren pertsona fisiko zein juridikoek nahi adina proiektu aurkeztu ahal izango dituzte, eskabide desberdinduetan.

Pertsona fisikoek deialdi hau kudeatzen duen organoarekin komunikatzeko bide elektronikoa edo presentziala hautatu ahal izango dute, eta noiznahi aldatu ahal izango dute. Pertsona juridikoak, prozedura osoan, bide elektronikoetatik komunikatuko dira organo horrekin.

Tramitazio elektronikoa aukeratzen duten pertsona fisiko edo juridikoek izena emateko eskabidea bete behar dute. Bide presentziala aukeratzen duten pertsona fisikoek, ordea, izena emateko eskabidea bete, inprimatu eta organo kudeatzaileari bidaliko diote: Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzari, hain zuzen ere (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Eskaera aurkeztu osteko izapideak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko «Nire kudeaketak» atalean egingo dituzte bai pertsona juridikoek, bai organo kudeatzailearekin komunikatzeko bide elektronikoa aukeratzen duten pertsona fisikoek. Bide presentziala aukeratzen duten pertsona fisikoei dagokienez, izapide horiek postaz egingo dira.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazteko eta ebazpena argitaratzeko epea ezingo da izan 5 hilabetetik gorakoa, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, ebazpena ez bada artean argitaratu, ulertuko da deialdia bete gabe geratu dela.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Saria onartzea


Saritutako pertsonak saria onartu duela berariaz eta idatziz jakinarazi beharko du 3 egun naturaleko epean, emakidaren ebazpena argitaratzen denetik aurrera. Horretarako, saria onartzeko inprimakia izango dute «Nire kudeaketak» atalean.

Saria aurreko lerrokadan ezarritakoa beteta onartzen ez bada, sariari uko egiten zaiola ulertuko da, eta, beraz, bigarren balorazio onena jaso duen proiektua aurkeztu duenari emango zaio saria.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Diru-laguntza onartzeko inprimakia

Beste tramite batzuk