UPV/EHUko irakasle-talde batek antolatutako Agroekologiako Tailerrean parte hartuko du Kontsumobidek

Argitalpen-data: 

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak Agroekologiako Tailerrean parte hartuko du datorren apirilaren 9an Hezkuntza eta Kirol Fakultatean, Magisteritzako eraikinean, Arabako campusean. UPV-EHUko irakasle-talde batek antolatu du tailerra eta bere helburua da “unibertsitateko komunitatearen artean elikadura-ohitura jasangarriak zabaltzea”.

Kontsumobideko zuzendari Nora Abetek azpimarratu egin du Kontsumobide tailer horretan egotearen garrantzia, “batetik, ukaezina da zabaldu egin behar dugula kontsumoko prestakuntza, pertsonen prestakuntzan laguntzea gizarte kontzienteago eta konprometituago bat eraikitzen laguntzea baita. Baina, bestetik, halako foroek aukera ematen digute kontsumoaren eta kontsumitzailearen ikusmolde tradizional bat gainditzeko. Kontsumo arduratsua guztioi dagokigun erronka bat da eta tailer hau enbortu egiten da kontsumo arduratsua sustatzeko premia horrekin.”

Tailerrean elkarte eta erakunde hauek ere parte hartuko dute: BioAlai, Slow Food eta Zentzuz Kontsumitu, Bionekazaritza, ENEEK, Beltzitina kooperatiba, UPV/EHUko Zentzumen Analisiaren Laborategia eta Landareen Biologia eta Ekologia Saila, UPV/EHUkoa ere. Tailerra apirilaren 9an Magisteritza eraikinaren kanpoaldean garatuko da, 11etatik 14ak arte, eta pertsona guztiek parte har dezakete, ez baitago UPV/EHUko komunitateari soilik zuzendua.