Lehendakariak: ?Sendotutako lankidetza garatzeko erabaki irmoa hartua dugu eta helburu horrekin jardungo dugu Elkar Aditze Memorandum bat lantzen?

Argitalpen-data: 

Iparraldeko Erkidegoko presidente eta Baionako alkate Jean-René Etchegarayri egin dio harrera Iñigo Urkullu Lehendakariak. Gaur goizean izan da elkarraldia Lehendakaritzan.

Bileraren ondoren, Lehendakaria eta Iparraldeko Komunitateko Presidentea hedabideen aurrean agertu dira.

Bere jardunean Lehendakariak azpimarratu duenez, 2017ko urtarrilaren 1ean Iparraldeko Mankomunitatea eratu zenetik “lankidetza-fase berri bat” ireki da. “Elkarlanean aritu gara eta aurrerapausoak ematen jarraitu nahi dugu gure harremanen instituzionalizazioan”, adierazi du. Zentzu horretan, Lehendakariak azpimarratu du bi aldeak daudela prest sendotutako lankidetza bat garatzeko eta helburu horrekin jardungo dute Akordio bat edo Elkar Aditze Memorandum bat lantzen. “Helburuak partekatzen ditugu eta lan-agenda espezifiko bat dugu”, gaineratu du.

Iñigo Urkullu Lehendakariak azaldu duenez, helburu zehatzen gainean dihardugu lanean. Zentzu horretan, baterako hiru proiektu nabarmendu ditu Lehendakariak, gai hauei lehentasuna emango dietenak: migrazioa, garraioa eta lurralde-politika.

“Mugarik gabeko Europa batean, elkartuta hartzen dugu indar. Elkarlanean jarraituko dugu gure etorkizuna batzen jarraitzeko”, esanez amaitu du.

 

  Informazio gehiago