Joan den urtean 48 milioi euro bideratu zituen Eusko Jaurlaritzak lankidetzako eta hezkuntzako proiektuak, ekintza humanitarioko laguntzak eta bekak finantzatzera

Argitalpen-data: 

Joan den urtean, Eusko Jaurlaritzak 48 milioi euro zuzendu zituen guztira, garapenerako lankidetzako, ekintza humanitarioko eta eraldaketa sozialerako hezkuntzako ekintzen proiektuak finantzatzera, euskal gizartearen tradizio solidarioarekin bat etorriz. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia arduratu zen laguntzak kudeatzeaz, dituen subentzio-lerro desberdinen bitartez.

Laguntza horiek dira Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jardute-ardatz nagusia eta haietara daude zuzenduta bere funts gehienak. 2018an 35.5 milioi euro zuzendu ziren guztira 90 proiektu finantzatzera; euskal GGKEek aurkeztutako proiektuak, haietatik gehienak emakumeak ahalduntzeko eta eskubide unibertsaletako sektoreetan. Laguntza horiekin, finkatutako hiru modalitateetan finantzatu ziren proiektuak: 

  • Garapenerako lankidetzarako proiektuak, Hegoaldeko herrialde pobretuetan pobreziari aurka egiten laguntzeko. Kolonbia da funtsen herrialde hartzaile nagusia, eta ondoren Guatemala eta Bolivia. Modalitate horretara zuzendu dira laguntza gehienak (29,2 milioi euro inguru) 62 proiektutarako.
  • Garapen produktiborako, prestakuntzarako eta laguntza teknologikorako proiektuak, Hegoaldeko herrialde pobretuetan pobreziari aurka egiteko borrokarekin zuzenean lotuak. Lerro horretarako milioi 1 euro inguru bideratu dira 3 proiektutarako.
  • Garapenerako hezkuntzako proiektuak, Euskadin aurrera eramandakoak, munduan diren desberdintasunen eragileak uler daitezen sustatzeko eta oraingo eredu sozialen eraldaketan herritarren inplikazioa eta konpromisoa bultzatzeko. Modalitate horretan 25 proiektu onetsi dira, eta 5,3 milioi euro zuzendu zaizkie. 

 

Informazio gehiago