Eusko Jaurlaritzak, asteazken honetan, Kolonbian bakea ezartzeko Europako funtsaren proiektu bat nazioartean zabaltzeko ekitaldian parte hartu du

Argitalpen-data: 

Proiektuaren helburua da FARCen borrokalari ohiak gizartean eta ekonomian txertatzeko eta gatazkaren ondorioz zigortuenak izan diren zonak garatzeko lankidetza-proiektuak sustatzea.

EBren, Kolonbiako Gobernuaren, AECIDen, Eusko Jaurlaritzaren, Ecomunen, Agirre Lehendakaria Centerren eta LKS-Alecopen arteko lankidetzan garatuko da.

Jonan Fernandez Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia izango da Eusko Jaurlaritzaren ordezkari

Bakerako Europako Funtsa.

Bakerako Europako Funtsa Kolonbiako Gobernuak Gobernuaren eta FARC-EPren artean sinatutako bake-akordioa ezartzeko lanean Europar Batasunaren aldetik laguntza teknikoa eta finantzarioa jasotzeko eginiko eskaerari erantzuteko sortu zen.

Bakerako Europako Funtsak 120 milioi euro ditu, Europar Batasunaren eta bertako estatu kideen 19ren ekarpenen bidez, eta eskualdearen parte-hartzea du orain, Txilerekin. Helburuetako bat da Kolonbiari laguntza ematea gatazkaren eragin handiena jasan duten zonen landa-garapen integralerako eta borrokalari ohiak gizartean eta ekonomian berriro txertatzen laguntzeko.

Funtsaren proiektuen bidez (20 baino gehiago; gaur egun 16 departamendutako 73 udalerritan dute eragina), jarduera ekonomikoa eta produktibitatea piztea lortzen ari da, Estatuaren presentzia legitimatzailea sendotzea, gizarte-egitura berreraikitzea eta borrokalari ohiak errekonziliaziorako eta gizartean eta ekonomian berriro txertatzeko laguntza ematea.

 

  Informazio gehiago