Europaren Egunean, Beatriz Artolazabalek "enplegurako eta gizarte-zerbitzuetarako Batasuna" proposatu du

Argitalpen-data: 

“Europaren erronka handiak, Batasun gisa eratzeko: enplegura jotzeko aukera eta gizarte-zerbitzu eraginkorrak kudeatzea bertako herritar guztientzat”

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz, “Europak bizi duen aldaketa ez da industria-eraldaketa hutsa, eta aldaketa horren emaitza positiboak lortu behar dira; izan ere, teknologian, robotikan, automatizazioan, adimen artifizialean eta konektibitatean aurrera egiten ari gara eta planetaren jasangarritasun argia behar dugu eta, horretarako, energia aurreztu eta klima-aldaketa kudeatu. Enplegurako eta gizarte-zerbitzuetarako Europa da”.

“Hasieran lankidetza ekonomikoaren ituna izan zena orain Europa berriaren proiektu bilakatu da, printzipio sozial eta humanistetan oinarrituta.”

““Norabideari heldu behar diogu berriro, eta eginkizun hori XXI. mende honetako Europako gizarte berriari dagokio: gazte eta adineko elkarrizketatzaile, konprometitu eta solidarioei, Europar Batasuna nazioarteko erreferente eta erabakitzaile protagonista gisa finkatuko duten balio humanistak partekatzeko espazioa sortzeko beharra ikusten dutenei.”

“Artolazabalek bitan oinarritu ditu “Europaren erronka handiak, Batasun gisa eratzeko: enplegura jotzeko aukera eta gizarte-zerbitzu eraginkorrak kudeatzea bertako herritar guztientzat.”

“Hazkuntza jasangarria eta gizarte-bilakaera gure lan-merkatuen politiken eta gizarte-sistemen oinarriak dira, enpleguaren panorama berrirako.”

“Europak gizarte-babesa eguneratu behar du, bai eta gizarte-segurtasuneko, pentsioetako eta osasuneko sistemak ere; horiek desberdinak dira, kokapen geografikoaren arabera, eta Euskadi gailendu egiten da horietan, positiboki, hemen garatzen diren politiken ondorioz”.  

 

  Informazio gehiago