Arabako Foru Aldundiak Vasco-Navarro bide berdearen balioa nabarmenduko du Bide Berdeen Europako Biltzarrean

Argitalpen-data: 

Apirilaren 5ean, Arabako Foru Aldundiak Vasco-Navarro bidearen berri eman die Irlandako, Portugalgo, Belgikako, Txekiar Errepublikako, Danimarkako eta Erresuma Batuko hainbat adituri. Ingurumen Saileko zuzendariak, Amaia Barredok, azalpenak eman dizkie ibilbideari buruz eta mugikortasun jasangarriaren eta turismo berdearen aldeko baliabide honen balioa areagotzeko berrikuntzen inguruan.

Vasco-Navarro bideak Natura 2000 Sareko 27 gune naturaletara hurbiltzen ditu txirrindulariak eta oinezkoak. Izan ere, 5 km baino gutxiagoko eremuan Izki eta Aizkorri-Aratz parke naturalak eta kontserbazio bereziko zenbait eremu daude: Entzia, Gasteizko Mendiak eta Arabako Lautadako harizti uharteak, besteak beste. Aukera paregabea da, gainera, oinez edo bizikletaz, historia eta ondare balioak ezagutzeko, eta baita Arabako Lurralde Historikoko herriak ere.

Horrez gain, Barredok Arabako gainerako bide berdeen berri emango du: 1.000 kilometro baino gehiagoko ibilbidea osatzen duten 21 bide, lurraldearen iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera doazenak.

 

  Informazio gehiago