Industrialdia Euskadiko Industria Turismoaren I. Foroarekin hasiko da

Argitalpen-data: 

Euskadiko Industria Turismoaren Nazioarteko Astearen barruan (azaroaren 12-18an), honako hauek egingo dira: Industria Turismoaren Nazioarteko I. Foroa, Euskadiko Industria Turismoaren Sarearen sorkuntza, bisitaldi profesionalak eta herritarrentzako jarduerak.

Bihar hasiko da Industrialdia, hots, Euskadiko Industria Turismoaren Proiektua biltzen duen Euskadiko Industria Turismoaren Nazioarteko Astea. Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Alfredo Retortillok, Industria, Merkataritza eta Turismoko ministro Reyes Marotok eta Portugaleteko alkate Mikel Torresek inauguratuko dute.

Euskadiko Industria Turismoaren Nazioarteko Asteak hainbat mugarri eta jarduera bilduko ditu. Alde batetik, Euskadiko Industria Turismoaren I. Foroa egingo da hilaren 12an, Portugaleteko Nautika Eskolan. Bertan, Estatuko eta nazioarteko administrazioetako hainbat ordezkarik eta adituk beren esperientziak aurkeztuko dituzte.

Bestalde, Euskadiko Industria Baliabideen Sarea sortuko da hilaren 13an, Rialia Museoan, bigarren fase batean Industria Ondarearen Europako Ibilbideari (ERIH, European Route of Industrial Heritage) atxikitzeko helburuarekin. Halaber, bisitaldi profesionalak egingo dira hilaren 14an eta 15ean, baita herritarrentzako jarduera batzuk ere, asteburutik aurrera eta urtearen amaiera arte.

Informazio gehiago