Fons Leroy: `Sei urterik behin, gutako bakoitzak lan-merkatuari zer gaitasun eskaintzen diogun hausnartu beharko dugu´

Argitalpen-data: 

Fons Leroy Enplegu Zerbitzu Publikoen Europako Sarearen presidenteak, gaur, Vitoria-Gasteizen, zera esan du: “sei urterik behin, gutako bakoitzak lan-merkatuari zer gaitasun eskaintzen diogun hausnartu beharko dugu”; izan ere, etorkizunean, “lan-merkatua aldakorra izango da”.

Leroyren hitzen arabera, “egungo lan-merkatuak iragankorrak dira, eta hegakortasuna, zalantza, konplexutasuna eta anbiguotasuna dituzte bereizgarri, VUCA ingelesez”. “Enpleguaren Nazioarteko I. Biltzarra. Erronkak, aldaketa handia egiteko” biltzarra Europa Jauregian izan da, Eusko Jaurlaritzak antolatuta; bertan, Leroyk ondorioztatu du enplegu-zerbitzuek beste VUCA (ingeleseko siglak) eraikuntza bat aplikatu behar dutela: ikuspegia, ulermena, lankidetza eta arintasuna.

Enplegu Zerbitzu Publikoen Europako Sarearen presidenteak esan du mundu hau gero eta robotizatuago dagoela eta, ondorioz, gaitasun berriak beharko direla. “Ez bakarrik langabeentzat". Bere irizpidearen arabera, “pertsona guztiok jarraitu beharko dugu etengabe prestakuntza jasotzen, merkatuari gure trebakuntza berriak eskaintzeko”. Hori horrela, “pertsona bakoitzak bere gain hartu beharko du zer gaitasun eskaintzen duen eta lana bilatzeko orduan enpleguan dauden leku hutsekin uztartzeko ahalegina egin”.

“Bizitza osoko prestakuntza ezinbestekoa izango da. Gaitasunik eza konpentsa daiteke, eta hori ere gure eginkizuna izango da”, esan du.

Informazio gehiago