Euskadik eta Eskoziak `iraganeko lan trebezietatik etorkizunekoetarantzko bidaia´ partekatu dute

Argitalpen-data: 

Eskoziako Enplegu eta Lan Ahalbidetzerako Ministroak, Jamie Hepburn, eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikarako Sailburuak, Beatriz Artolazabal, ados egon dira enpleguaren arloan datozkigun erronkak adierazterakoan. Biek azpimarratu dute, enpresek eskatuko dituzten behar berrietarako egokitzeko, beharrezkoa izango dela, iraganeko lan ahalmenetatik etorkizunean beharrezkoak izango direnetara pasatzea. Geroago, Artolazabal eta Azpiazu Sailburuek, Hepburn eskoziar ministroarekin aztertu dituzte fiskalitate, ogasun eta autonomia politikekin loturiko hainbat gai.

Enpleguaren Nazioarteko Kongresuaren irekieraren barne izan da, “aldaketa handi baten erronkak” lelopean, Gasteizeko Europa Jauregian eta Eusko Jaurlaritzaren antolaketarekin. Bertan, Sailburuak  nabarmendu du “formakuntza eta ekoizpen prozesuak garapen eta aldaketan daude etengabe, horrek dakartzan erronka eta aukerekin, eta horregatik jarraitu behar dugu mugitzen, entzuten, begiratzen eta aztertzen gure inguruan gertatzen den guztia eta baita ere milaka kilometrotara daukaguna”.

Eskoziar ministroak bestalde, esan du bere nazioak gainontzeko erronka bat duela, “Erresuma Batuaren Europar Batasunetiko irteera”, eta horrek dakarrela Eskozia ezjakintasun garai batean sartzea, baina baita ere aurreikuspenerako eta itxaropenetarako garai batetan. “Nola nahi ere”, esan du Hepburn-ek, bere herrialdea “erakargarria eta lehiakorra izateari eusten dio, ekonomia indartsu bat daukalako, langabezia %4tik behera”.

Informazio gehiago