Onetsi da `Euskadiko Gazteak Lankidetzan´ programarako proiektuak aurkezteko deialdia

Argitalpen-data: 

1993an hasi zen eta, harrezkero, Euskadiko 2.219 gaztek parte hartu dute. Helburua da gazteriaren elkartasuna eta sentsibilizazioa sustatzea, garapenerako lankidetzaren bidez

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Gobernu Kontseiluari Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak “Euskadiko Gazteak Lankidetzan, 2019” programarako proiektuak aurkezteko emandako Aginduaren onespenaren berri eman dio.

Programa 1993an hasi zen eta, harrezkero, Euskadiko 2.219 gaztek parte hartu dute. Helburua elkartasunaren balioa sustatzea eta Euskadiko gazteriaren sentsibilizazioa bultzatzea da, garapenerako lankidetzarako ekintzen bidez.

Proiektu egokienen hautaketa arautzeaz gainera, aginduak hautatutako gazteak partaide izango dituzten proiektuetan garapenerako lankidetzarako erakundeei diru-laguntza emateko baldintzak zehazten ditu. Horrela, 700 euroko laguntza eskainiko du, pertsona parte-hartzaile bakoitzeko, hautatzen den gazte boluntarioaren egonaldiko eta mantenuko gastuak zati batean ordaintzeko. Laguntza horien zenbatekoa, guztira, 70.000 euro dira.

2018ko deialdian, 41 proiektu hautatu ziren. Horien bidez, 99 gaztek aukera izan zuten hamahiru herrialdetan zenbait motatako garapenerako lankidetzako ekintzetan esku hartzeko: Bolivia (13 pertsona), Kamerun (2), Kolonbia (6), Ekuador (7), Filipinak (4), Guatemala (9), Haiti (2), Honduras (4), India (2), Mexiko (6), Mozambike (3), Peru (39) eta Senegal (2).

kadiko GGKEen proiekuen artean, 2018an, honako hauek nabarmendu behar dira: ikastetxeetan eremu ahuletako umeei ematen zaien laguntza sendotzeko parte hartzea (hezkuntza berezia, logopedia, pedagogia, psikologia…), Guatemalan genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako arreta (emakumeen prebentzio- eta ahalduntze-tailerrak, sexu- eta ugalketa-osasuna…), eta Mozambiken gaixotasun mentalak dituzten pertsonei arreta eta zaintzaematea.

 

Informazio gehiago