Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana 2026-2030

Erakundea:
Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza
Organoa:
Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

Euskadiko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana EKOP 2026-2030 osatu da, elikagai eta pentsuen segurtasunaren eta kalitatearen arloko legezko eskakizunak betetzeko, alde batetik, eta Euskal Autonomia Erkidegoko elikagai eta pentsuen kontrol ofizialaz arduratzen diren agintaritza guztiek elkarren artean koordinatzeko dituzten beharrei erantzuteko, bestetik.

Eusko Jaurlaritzaren Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Foru Aldundietako nekazaritza- eta abeltzaintza-arloetako sail eskudunek, ELIKA Fundazioaren laguntzarekin, Nekazaritzari, Abeltzaintzari, Arrantzari eta Elikadurari buruzko Kontrol Ofizialerako Programa hau egin dute, Europako lege-esparrua eta administrazio zentralak ezarritako oinarriak errespetatuz, baina EAEko elikagaien ekoizpen-sistemaren errealitatera eta euskal administrazioaren egituretara egokituta.

Nekazaritza eta Elikadura Politikari buruzko 17/2008 Legearen 101.2 artikuluak agintzen duenari jarraikiz, plan hau martxan jartzea aurrerapauso handia izan da; izan ere, administrazioek elikakate osoan egiten diren kontrol ofizial guztiak integratzeko elkarrekin lan egitea eta elkarren artean koordinatzea lortu da. Horrek bide eman du hutsuneak detektatzeko eta kontrol ofizialerako dauden baliabideak optimizatzeko.

Euskadiko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako plana osoa ikusi (indarrean)

Euskadiko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako plana 2016-2020

Agindua, 2016ko irailaren 16koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinaren bidez EAEko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana onesten baita.

Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana

1. Kontrol ofizialeko programak

2. Kontrol Ofizialerako Laborategiak

3. Prestakuntza

4. Kontrol ofizialen ikuskapena

5. Kontrol-sistemaren eraginkortasuna egiaztatzea

6. Ikuskaritza-sistema

7. Urteko txostenak

8. Lotura interesgarriak

Atxikitzen zaion plana

Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana 2026-2030

Eremua

Euskal Autonomi Erkidegoa

Parte-hartzaileak eta eragileak

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arabako Foru Aldundia

Bizkaiko Foru Aldundia

Gipuzkoa Foru Aldundia

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2026/01/01 - 2030/12/31

Azken aldaketako data: