Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 4koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Monte Igueldo SA enpresak ematen duen zerbitzuaren 2019. urterako tarifak onartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Euskadiko Prezioen Batzordea; Ogasun eta Ekonomia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 243
  • Hurrenkera-zk.: 6199
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/12/04
  • Argitaratze-data: 2018/12/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Garraio eta herri lanak; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ekonomia

Testu legala

Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2018ko abenduaren 4an egindako bileran, erabaki bat hartu zuen, eta, jende guztia jakinaren gainean egoteko, segidan transkribatzen da haren xedapen-zatia.

ERABAKIA

Monte Igueldo SA enpresak eskaera bat aurkeztu du Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan, funikular zerbitzuaren 2019. urteko tarifak berrikusteko.

Monte Igueldo SA enpresak ematen duen funikular zerbitzuari dagozkion tarifek prezioak kontrolatzeko arautegia bete behar dute, «autonomia-erkidegoen eremuan baimendutako prezioen» modalitatean, hala ezarrita baitago Zerga-arloko eta Jarduera Ekonomikoa Sustatu eta Liberalizatzeko ekainaren 7ko 7/1996 Errege Dekretuaren 16.4 artikuluan (ekainaren 8ko BOE, 139. zk.).

Eskumen hori betetzea Euskadiko Prezioen Batzordearen eginkizuna da, Euskadiko Prezioen Batzordea arautzen duen otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuarekin bat etorriz (otsailaren 16ko EHAA, 31. zk) eta Baimendutako prezioak eta jakinarazitako prezioak berrikusteko prozedura ezartzen duen Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2010eko ekainaren 15eko Aginduari jarraituz (uztailaren 6ko EHAA, 128. zk.).

Aipatutako arauen helburua da nolabaiteko ekonomia-oreka bat lortzea, premiazkoa baita prezioak ezartzeko mekanismoak kontrolatzea, bizitzaren kostua aintzat hartuta.

2019. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertu ondoren, Euskadiko Prezioen Batzordearen arabera enpresak aurkeztutako azterketa ekonomikoa kontuan hartuta, tarifak nahikotzat jotzen dira, eta zerbitzua emateagatiko kostuen egituraren barruan sartzen diren kontzeptuetara egokiturik daudela uste da.

Hori guztia kontuan hartuta, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako erabaki hauek hartu ditu:

Lehenengoa. Monte Igueldo SA enpresak ematen duen zerbitzuaren 2019. urterako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren Gaineko Zerga eta Bidaiarien Derrigorrezko Asegurua barne direla. Hona hemen tarifen kontzeptuak eta zenbatekoak:

Tarifa orokorra: 1,80.

Tarifa berezia (joan-etorria): 3,25.

Bigarrena. Erabaki honek 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 4a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,

JORDI CAMPÁS VELASCO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik