Premia bereziak dituzten ikasleen inklusioa eta parte-hartzea sustatzea eskolaz kanpoko jardueretan eta kirol- eta aisialdi-jardueretan jarduten duten irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzendutako diru-laguntzak.

[EKE-NEE]

Deskribapena


Xedea

Diruz laguntzea irabazi-asmorik gabeko erakundeek egiten dituzten zenbait jarduketa, helburu dutenak premia bereziak dituzten ikasleen inklusioa eta parte-hartzea sustatzea ikastetxeetan egiten diren eskolaz kanpoko jardueretan eta kirol- eta aisialdi-jardueretan, 2018-2019 ikasturtean.

Inklusioa eta parte-hartzea sustatzen duten jardueratzat hartuko dira diseinua, ingurunea, materiala eta garapen-baldintzak egokitzen dituztenak desgaitasun fisikoa, psikikoa edo zentzumenena duten ikasleen premietara, modua izan dezaten jarduera horietan parte hartzeko gainerako ikasleekin batera.

Aurrekontuko zuzkidura

250.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Ordainketa bakar batean ordainduko da diru-laguntza, onuradunak diru-laguntza onartu ondoren betiere.

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Ez egotea diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan adierazitako egoeraren batean.
  • Ez edukitzea diru-laguntza edo laguntza publikoak jaso ahal izateko aukera galtzea dakarren zigor penal edo administratiborik, edo horretarako ezgaitzen duten lege-debekuetan sartuta ez egotea, sexuagatiko diskriminazioagatik gertatutakoak barne, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.
  • Erakunde onuradunei diru-laguntza horiek emateko ?eta, bidezko denean, ordaintzeko? ezinbestekoa izango da amaiera ematea EAEko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emanda dituzten izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiei.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1078101

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak ebatziko du deialdi hau, sei hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita. Ebazpena argitara emango da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/y22-ediktu/es/), eta argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu jakinarazpen-ondorioak.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


2019ko irailaren 16a arte

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk