Ikur frankistak kentzeko diru-laguntzak 2017

Deskribapena


Xedea

Ebazpen honen helburua honako hau da: oroimen historikoa eta balio demokratikoak eta 1936-1977 aldian Euskal Autonomia Erkidegoan nahiz hortik kanpo demokrazia eta askatasunaren alde egindako borroka berreskuratu, zabaldu eta ezagutzea helburu duten proiektuak norgehiagoka bidez diruz laguntzeko deialdia arautzea 2017 urterako.

Aurrekontuko zuzkidura

30.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Laguntza bakoitzari dagokion zenbatekoa zehazteko, aurkeztutako aurrekontua edukiko da kontuan.

Onartutako aurrekontuan ez dira sartuko eskaera egin duten toki-erakundeetako langileen soldatak.

Aurreikusitako laguntzak ematean, eskabideak aurkezteko datuak hartuko dira kontuan, diru-laguntzen programa honetako funts publikoak agortu arte.

Gehienez ere, 7.000,00 euroko diru-laguntza eman ahal izango da jarduera bakoitzeko.

Ordainketa-modua:

  1. Deialdi honen babesean ematen den diru-laguntza gisa honetan ordainduko da:
    1. Lehenengo ordainketan, emandako diru-laguntzaren % 75 ordainduko da, diru-laguntza berariaz onartu eta gero, edo ematen dela jakinarazten denetik hamar eguneko epean, berariazko uko-egiterik ez bada aurkezten.
    2. Bigarren ordainketa 2018an egingo da. Emandako diru-laguntzaren erabilera Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuari justifikatu eta gero egindako likidazioaren ondoriozko zenbatekoa ordainduko da.
  2. Emandako diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunek hirugarrenen alta hartzeko agiria aurkeztu beharko dute, baldin eta erregistraturik ez badaude edo Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Hirugarrenen Erregistroko banku-datuak aldatu nahi badituzte.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko udalak

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko udala izatea

Betekizun orokorrak

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Gogora - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua > Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaria

Ebazten duen erakundea

  • Gogora - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua > Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaria

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1043201

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete,urteko deialdia argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Justifikazioa


Jasotako diru-laguntza nola erabili den 2017ko abenduaren 31 baino lehenago justifikatu beharko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk